Parte hartzea hitza hartzea da; iritzia
plazaratzea eta espazio publikoa okupatzea. Aniztasuna errespetatzen ikastea da
eta izaera ezberdinak kontuan hartzea. Publikoki eragitea da parte hartzea eta
ikasgela batean hausnarketa propioak partekatzea. Eta, entzuten jakitea eta
dagokigunean isiltzea zer da? Hori parte hartzea da?
Ingurura begiratu eta emakume
askorekin partekatzen dudan errealitate batekin aurkitu naiz. Zenbat aldiz
aurkitu zarete ponentzia baten amaieran “galdera bat dut” esan eta euren
ibilbide akademikoa azaltzen duten pertsonekin? Zenbatetan partekatu duzue fokua
bereganatzen duen pertsona batekin espazio publikoa? Zenbat aldiz aspertu
zarete zuen kideen istorio amaiezinez?
Aipaturiko egoera horietan gehienetan
gizonezkoak izaten dira protagonista eta jada bada blog honetan entzuna izan den hitza “mansplaning”.
Nire irakasle batek zioen, emakumez
beteriko ikasgela batean, gizonen ahotsak zirela entzuten zirenak beti (60
emakume eta 10 mutil) eta horren aurrean neurriren bat hartu beharra zegoela.
Berak, ez zien gizonezkoei hitz egiten uzten, hiru emakumek hitza hartu arte.
Emakume bakar batek ere hitza hartu ezean, ez zuen inork hitza hartzen.
Ez dakit metodologia hau egokiena
den edo fruituak izango dituen, baina tresna hezkidetzaile bezala, oso interesgarritzat
jotzen dut. Uste baitut, emakumeek hitza hartzeko ahalduntzea izateaz gain,
gizonek ere isiltzen eta entzuten ikasi behar dutela.
Gai honi tiraka, aurreko
urteetako kideek utziriko materialen bila aritu naiz. Hala, Ainok
utziriko material bat partekatu nahiko nuk: Entzute
aktiboko teknikak.
Amaitzeko, orain arte bilduriko
ideien letra-zopa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina