Aste honetako gaia oso
interesgarria egin zait. Ikasleen parte hartzea eskoletan oraindik ere asko landu behar den gaia
dela iruditzen zait.
Jarrillerak idatzitako post hau partekatu nahi dut zuekin emakumeak espazio publikoan lidertza izateko hainbat puntu aipatzen dituelako.
Eskola eremua oraindik ere
helduok zehazten eta antolatzen dugu gehienetan ikasleei benetako parte hartze
txikia uzten diegularik.
Helduon ikusmoldera eta
beharretara eraikitako espazio eta denbora antolaketak ditugu gehienetan. Sistema
bera martxan jarri zenetik oinarri oinarrian aldaketa gutxi egiteko egitura
zurrunak dauzkagu.
Legeak arautzen digunez
ikasleen parte hartzea sustatu behar dugula nolabaiteko moldaketak egiten saiatzen
gara eta ahotsa ematen diegu esparru murritz batzuetan baina niretzat ez da nahikoa. Emakumea ahaldunduaz bat haurra
eta gazteei hitza hartzen ahalduntzen lagundu behar diegu baina hor gure
begirada irekitzen hasi behar dugu lehenik.
Zenbateraino gaude prest
beraien parte hartzea handitzeko? Aukerak zabaltzeko? Entzuteko eta beharrei
erantzuna emateko?
Oinherri-k eginiko ekarpen hau ekarri nahi dizuet. Parte hartzea ikuspegi feministatik nola eraiki daitekeen proposatzen du liburuxka honetan.
Gure eskolan azken hiru
urteetan ikasle batzordea martxan daukagu. Bertan maila bakoitzetik bi arduradun joaten dira asanblada batera eta bertan klaustroko
eta zuzendaritzako arduradunekin eskolari dagozkion gai desberdinei buruz beren
geletan landutako gaiak, beharrak , iritziak ekartzen dira eta erabakiak
hartzen dira.
Lehenengo pausoa eman dugu
baina oraindik ere urrats asko ditugu emateko. Parte hartzea parekidea den ala
ez dugu hausnartu… aste honetako
lanketarekin badugu honetan lana…
Ikasle guztiak beraien ikaskuntza
prozesuan zehar noizbait bertatik pasatzeko sistema antolatu behar dugu.
Lanketarako gaiak eta
erabakiak hartzeko esparrua zabaltzen joan behar dugu.
Ahaldundu behar ditugu. Gure begirada zabaldu behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina