2021/01/27

DENOK BERDINAK GARA EZBERDIN IZATEAN

Hausnarketa hau pertsona guztien giza eskubideei buruz hitz eginez hasi nahi nuke. Nazio Batuen Batzar Nagusiak, urtarrilaren 24a, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea, genero-berdintasuna lortzeko eta munduan pobrezia murrizteko helburuarekin.

Gaia ikertzeko nahian aurreko astean europapress eskainitako honen inguruko txostena partekatuko dut. Datu horien arabera eskola-adineko 262 milioi haurrek jarraitzen dute munduan eskolarizatu gabe; Saharaz hegoaldeko Afrikako nesken % 40k baino gutxiagok osatzen dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasketak, eta 4 milioi haur eta gazte errefuxiatuk ezin dute eskolara joan. "El derecho a la educación de estas personas se ve afectado y eso es inaceptable" dino Nazio Batuen Erakundeak (NBE).

iturria: UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) 

Konturatu naiz mundu mailan nazioarteko arazo horiek konpontzen ez ditugun bitartean, diskriminazioaren eta desberdintasunen arteko aldeak, genero-ikuspegitik, jarraituko duela.

GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA = GUZTIONTZAKO ESKUBIDEA

Post hau gomendatzen dut aste honetan. IKUSTEN DUGUNA EGITEN DUGU? CURRICULUMA ERALDATZEA. Gustatu zait nola azaltzen den haurrek zer erreproduzitzen duten eta baliabide didaktiko batzuk geletan erabiltzeko. Horretaz gain, Marina Subirats-en hitzak beti dira oso interesgarriak.

Nik post honi, hobekuntza moduan, ondorengo argazkia gehituko nioke, curriculumean hezkidetzaren garrantzia oso ondo islatzen duelako.

Beste aldetik, neure buruari galdetu diot ea zer baliabide ditugun gure errealitatean haurrak era parekidean hezteko genero-ekitatean.

Hezkidetza ulertzen dut elkarlaneko gizarte-lanari, balioei (askatasuna, errespetua, enpatia, asertibitatea...), sentimenduei eta emozioei loturik. Horretarako, eskolaren eta familiaren lanetik haratago joan behar da. 

Hezkidetza ezin da eskola-eremura mugatu. Izan ere, generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista nagusiki sozializazio-eragileen bitartez barneratzen da. Hala, hezkidetzak politika integrala behar du, hau da, eskolan, familian, komunikabideetan, lan-eremuan, lagunartean eta bestelakoetan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatuko duten legedia, praktika sozialak, usteak, ohiturak, arauak eta antzekoak bultzatu behar ditu politika horrek”. (Ilazki Gainzak, Kalaka enpresako formatzaile feminista, HIK HASI).

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?

Niretzat, berdintasunean oinarritutako irakaskuntzaren kontzeptua.

Ez da nahikoa informazioa transmititzea. Zerbait gehiago egin behar da gizartean, familian, ikastetxean... Eskola ez dago soilik ikasleek ezagutzak ikas ditzaten, baizik eta jarrerak, balioak, arauak, emozioak, sentimenduak ere lantzeko. Horretarako, batera lan bat egin behar da, eskolaren, familiaren eta gizartearen arteko helburu komun batzuekin praktika sexistekin amaitzeko. Nola?

  • Familiekin modu koordinatuan lan egiten.
  • Estereotipoak eta jarrera sexista geldiarazten.
  • Jarduera egokiak sustatzen dituzten jolasak sustatzen.
  • Familiekin jarduerak adostuz eta rolak banatzen.
  • Emozioei, hitzari eta elkarrizketari lekua ematen.
  • Aniztasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzen.
  • Konfiantzazko giroa eta espazioa sortzen.
  • Ikasleek beren burua erregulatzeko duten gaitasunean sinesten.

Hauxe da aste honetako LELOA.

Bukatzeko disfruta dezagun haurren munduan!!

HAURREK ENTZUNAK ETA ULERTUAK SENTITU BEHARRA DUTE. BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA GURE ESKU DAGO, ETA MUNDURA ERAMAN BEHAR DUGU.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina