2021/01/25

EZ begiratu, zatoz ta BATU!

 Lelo horrekin hasi ginen Zarauzko Sorginak Gazte Asanbladako kideok hamaika ekintza feministetara herritarrak animatzen. Orduan ikusi genuen guk, parte-hartzen, parte-hartuz ikasten dela, ez dagoela besterik.

Duela hamar bat urte gurera gerturatu zen Pili Alvarez Moles soziologoa, ‘Gaztetxeak eta Generoa’ ikerketan parte hartu nahi genuen galdetzera. Berarekin saio asko egin ostean, ohartu ginen espero genuena baino botere-harreman gehiago zeudela guk kolektibo bezala parte hartzen genuen Zarauzko Gaztetxeko Asanbladan. Irakurri nahi izenez gero, hemen Piliri, ikerketa amaitzean egin zioten elkarrizketa. Eskerrak eman nahiko nizkioke hemendik Piliri, oso garrantzitsuak izan ziren berekin izandako hizketaldiak niretzat. Jarraian zati bat:

"Gauzak aldatuz joango direla uste duzu?

Ikerketa planteatzeagatik bakarrik pozik nago. Parte hartu duten neskek komentatu didate ikerketaren ondoren gai hauen inguruan hitz egiteko aukera zabaldu dela. Gaztetxeetan edo asanbladetan gai hauek ateratzea oso zaila da. Gehienetan arazoa ez delako identifikatzen, beraz  horren inguruan berba egitea ez da lehentasuna. Badakit leku batzuetan debatea piztu dela.

Gaztetxeetan kultura feninista ez dago normalizatuta?

Oztopo piloa dago gaztetxe batean parte hartzeko, nahiz eta horrela ez duen izan behar. Gizarte honetan gaudelako, baina oztopoak daude. Guztiok daukagu heziketa bat, eta ez baduzu lantzen zure heziketa, ez baduzu horrekin apurtzen, rol sexistak eta diskriminazioa errepikatuko dituzu. Gaztetxe batean talde feministak parte hartzen badu egoera desberdinean biziko dira edota, behintzat, gauzak zalantzan jarriko dituzte."

Gazte mugimenduan bezalaxe, eskoletan ere parte-hartzearen gakoetako bat transparentzian dagoela iruditzen zait. Parte-hartze horren ondorioz egingo diren proposamenak eta ekintzak egin egingo direla, guztionak kontuan hartuko direla (eta ez batzuenak eta batzuetan). Hor dago, nire ustez, une honetan, eman gabekopausu konplexuenetariko bat. Helduok, oraindik, parte-hartze prozesuak gehiegi bideratzen ditugu (horrek ez du esan nahi, askatasun naturalaren alde egin behar dugunik, badakigu "naturalak", askotan, hegemonikoa esan nahi duela eta). Horren harira, hementxe duzue proposatutako letra-zopa:



Bestetik, gazteen parte-hartzearen inguruko dokumental txiki bat uzten dizuet jarrian. Bertan Kolombia eta Euskadiko gazteen prozesu batzuk biltzen dira, genero parekidetasunari atal bat eskaintzen diote:


Parte-hartzeak herritartasun kontziente eta eraldatzailearekin du lotura zuzena nire ustez. Eskubideak ditugula, baina baita bete beharrak ere. Indibidualismoa eta kolektiboaren mugak eta loturan uztartzen laguntzen digute prozesu hauek, entzun eta proposatzen, elkarrekin eraikitzen. Elkarrekintza horretan, derrigorrez, emakumeok egon beharko dugu, irakasleotatik hasita (ez dezagun ahantzi eskoletako organo erabakiorrenetan zein izaten den, gehiegitan, gure rola). Izan gaitezen ere gure eskoletako prozesuen burujabe, gure formakuntza jarraiaren burujabe, ikasle, familia eta herriarekin elkarlanean. Eskolan parte hartze prozesuak martxan jarri nahi baditugu, hezkuntza komunitate osoak egon beharko du bertan, guztiok ikusi behar dugu besteek ere parte-hartzen dutela, modu horizontalean. Hezkuntza da etorkizun parekideagoak sortzeko giltza, eta horretarako, dudarik gabe, parte-hartze eraldatzailea da gakoa, bestela, ez da jasangarria izango. Horretaz gain, eraldaketaren burujabe izango dira parte-hartzaile guztiak, propio sentituko dugu prozesua. Honen harira,  Gorettiren post hau irakurtzea gomendatzen dut, aparta iruditu zait helduon askatzearen beldurren inguruan. 

Azkenik, Alboan herritartasun kritikoaren inguruan dituen baliabideak gomendatuko nituzke, asko gelan bertan lantzeko interesgarriak zian daitezke:https: //www.edukalboan.org/eu Balibide horien artean, hemen duzue Hezkidetza Autodiagnostiko Parte Hartzaileak egiteko gida, gozatu :)

Beraz, badakigu: EZ BEGIRATU, ZATOZ TA BATU!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina