2021/01/24

DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ!

 

#Aino-ren sarrera aukeratu dut aurreko urteetatik irakurritakoen artean. Bertan erabiltzen duen lehen esaldiak harrapatu nau. “Munduak ezin du galdu duen ezagutzaren erdia”. Ikastaroan zehar behin baino gehiagotan agertu dira Teresa Nuño Angosen hitz hauek, eta gai honetan ekartzeak ere partaidetzarekin duen loturaz ohartu naiz. Ezagutza horren ikusezintasuna hein handi batean partaidetza patriarkal baten sistemak mantendu duela esango nuke. Honek ere argi indartu egiten du partaidetza hezkidetzaile batek baimendu egingo du munduak duen ezagutzaren erdia ez galtzen.


Herri mugimenduan izan dudan esperientziagatik gai honi garrantzi handia ematen diot. Pertsona desberdin askok marko berean lan egitea nahi badugu, denon partaidetza sustatu eta bermatuko dituzten estrategiak txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako eta izandako esperientziagatik positiboki baloratu eta gero hauek dira aurreko guztia betetzen lagundu izan diguten bide batzuk:


- Bilkura marko horiek gune seguru izan behar dira parte-hartzaile guztientzat.

- Dinamizatzaile batzuk egon behar dira (ez beti berdinak) partaidetza hori bideratuko dutenak.

- Denbora tarteak errespetatu eta errepikapenak saihestu.

- Betaurreko moreak jarrita izan, dinamizazio zein parte hartze prozesu osoan.

- Partaide guztiak baloratuak sentiaraztea, parte hartzea sustatu eta eragin ahalmena handitzeko.


 

Aipatutako guztia nahiko ondo azaltzen da Joxemi Zumalabek ateratako Dabilen harriari goroldiorik ez (2014) liburuan. Bertan militantzia eta horizontaltasunaren inguruko hausnarketak biltzen dituzte eta partaidetzaren inguruan ere gogoeta eta gako oso interesgarriak aurkituko dituzue. Bideo hau ere interesgarria izango delakoan...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina