2021/01/28

GUZTIOK BAT EGINEZ...

Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoak gaian konturatu naiz, oraindik irakasleok asko dugula egiteko. Izan ere, asteko hausnarketa egiteko Lehen Hezkuntzako 6. mailako lengoaiako liburu bat aztertu eta kontura naiz sexista dela, irakurgaien gehiengoa gizonezko protagonistak direlako eta emakumea agertuz gero, printsesa, ama edota ezkongaia moduan agertzen dira. Horrelako zenbat liburu izan ditugu gure begien aurrean?

Kontuan hartu behar dugu kontsumitzen ditugun ikasmaterialak, askok oraindik androzentristak edo ikuspuntu maskulino hegemonikotik ekoiztuta daudelako. Gainera, umeek balore eta jakintza ugari barneratzen dituzte baliabide hauengandik. Beraz, HEZKIDETZAILEAK izatea funtsezkoa izango da. 

Honen harira, pasaden ikasturteko hurrengo POSTa interesgarria irudita zait. Izan ere, arestian azaldutakoarekin zerikusia duen argazkia txertatu zuen. Azken finean, materialak hezkidetzaileak bihurtzen ez baditugu edo hezkidetzaileak ez badira, sistema heteropatriarkalak bultzatzen dituen ideiak heziko gaituzte eta horren ondorioz ez dugu jendarte justu eta berdinkide bat lortuko.

 

Zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzeko hezkuntza komunitate osoa inplikatzea, hau da, guztiok batera helburu hezkidetzailerantz aurrera egitea. Komunitatea aipatzen dudanean, eskolaz aparte, familia zein hezkuntza saila helburu hezkidetzailea izatea da. Izan ere, horietako bat bidetik ateraz gero, zaila izango da haurra hezkidetzan heztea. Beraz, guztion indarra eta esfortsua beharrezkoa dela uste dut.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina