Curriculuma definitu behar izango banu, hauxe esango nuke:
Hezkuntza-helburu batzuk lortzeko
asmoz, aurrez antolaturiko hezkuntza-plan edo –programa bezala defini dezakegu.
Curriculuma bi ikuspegitik
aztertuko nuke:
HEZIKETA IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA
• Ikaslearen ikuspegitik titulu edo
helburu jakin batzuk lortzeko burutu behar diren ikasgai eta jarduera multzoa
da.
• Irakasle edo
hezitzailearen ikuspegitik bere esku-hartze
profesionalaren oinarritzat hartzen da.
POLITIKA
IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA
Administraziotik, titulazioa jakin bat eskuratzeko
behar diren xedapenak zehazten dira eta hauek dokumentu idatziren
batean jasotzen dira.
Hezkuntza jardueran eginiko edozein aldaketak
curriculumaren politikari eragiten diola ondoriozta daiteke, edo
alderantziz.
Ikuspegi honetatik, curriculum-politika hezkuntza
sistemaren barruan Curriculuma hautatu, ordenatu eta aldatzeko modua ezartzen
duen hezkuntza-politikaren alderdi zehatza dela esan daiteke.
Azken ikuspegi honek indar haundia dauka eta gure
Curriculuma zati orokor batean bideratzen duela iruditzen zait.
Curriculumaren kontzepturako beste hurbilketa batzuk ere
aipatu behar direla pentsatzen dut. Nire ustez, ikuspegi hauekin kultura ere
kontutan izan behar da. Horrela ba, curriculumean elkar eragiten duten hiru
osagai jarriko nuke agerian:
§ Curriculuma,
kultura-edukien hautaketa da .
§ Baldintza politiko, administratibo
eta instituzional jakin batzuetan gauzatzen da. Baldintzek modelatu egiten dute
eta, berez, curriculum ezkutuaren sortzaile dira.
§ Curriculuma
testuinguru sozialean aukeratzen da, eskola testuinguruan burutzen da.
CURRICULUMAREN ITURRI
TEORIKOAK
Curriculumak
hainbat ezagutza iturritatik biltzen diren informazioz osatzen dira.
Curriculum bat eratzerakoan kontuan hartzen diren oinarri teoriko batzuk.
Oinarri hauek hezkidetza ikuspegitik begiratzen baldin
baditugu, horrela definitzen ditugu:
a. Iturri soziologikoa, hots,
gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta aztertuz (Baloreak, kultura,
jarrerak, genero eta espazio publiko eta pribatuen hierarkizazioa,...)
b. Iturri psikologikoa. Ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza
garapenak zer nolako prozesuak jasaten dituzten jakin (sexu-diskriminazioa
biologikoki justifikatzea, gure nortasun pertsonala generoen eta hormonen
ondorioak direla esatea,..)
c. Iturri pedagogikoa. Hezkuntza ereduak genero maskulino eta
femeninoren hierarkizazioan oinarrituta egon direla kontuan hartzea, eta horrek
ekarri dituen ondorioak
d. Iturri epistemologikoa. Menpekotasun sisteman justifikatzea
ikuspegi androzentrimoa bultzatzeagatik. Kontuan ez izatea, emakumearen
partaidetza aktiboa gizartean. Historiaren ikuspegi bakarrarekin kontatu
izatea,...
Iturri hauekin
batera nik iturri filosofikoa ere kontutan izango nuke. Curriculumaren
diseinua lortu nahi dituen helburuetatik
abiatzen baita. Hau da politika eta administratiboki gizartearentzat egokiena
zein den filosofiatik abiatzen da. Hortaz, desberdintasun haundia dago iturri
filosofikotik izan daiteken ikuspegia.
Baina curriculum hezkidetzailea izatearekin nahiko izango
da? EZ
Alde
batetik, ikastetxean diagnostiko on bat egin beharko dugu eta harreratako
Sestaoko berritzegunean dagoen materiala abiapuntu bezala erabili dezakegu
Ikastetxean diagnosi erreala eta ahalik eta hoberen egiteko, ezinbestekoa da edukiak, metodologia eta materiala, testu liburuak, eskola antolamendua, espazioa, denboraren erabilera , jolastokia, zuzendaritza taldea, irakasleen eta ikasleen arteko harremanak, gurasoak (ikuspuntua, familia egoera, espektatibak) ikasleen arteko harremanak. Ahozko hizkuntza,…
Edukiak, metodologia eta materiala, ikuspegi kritiko batetatik behatu eta hezkidetzaileak direnak sustatu behar ditugu eta ez direnak baztertu, moldatu edota ordezkatu behar ditugu.
Baina
diagnosiarekin hasi aurretik ezinbestekoa da ikastetxeko partaide guztiak (irakasleak,
irakasle ez diren langilea, familia, ikasleak, herria) ingurunea entzutea eta
behatzea. Zer gertatzen da? Nolakoa da nire ingurunea? Nolakoa
da gure arteko harremana? Nolakoa da ikasleekin dudan harremana? Zeintzuk dira
transmititzen ditudan baloreak?
Ez da nahikoa diskurtso hezkidetzailea barneratuta izatea, eskolak ikasturteko egun batzuetan (azaroak 25, otsailak 11, martxoak 8,…) antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea. Ezinbestekoa, beharrezkoa da formakuntza eta sentsibilizazioa eta honek lan asko eskatzen du. Lan haundia dugu aurretik, teoria praktikara eramatea lan asko eskatzen du. Lan guzti honek lan indibiduala eta talde lana haundia eskatzen du
Ordu
asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude
gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia
aldatzeko? Azkeneko 10, 20 edo 30 urtetan erabili dugun metodologia aldatzeko
edota ikasle bezala ikasi eta barneratu dugun metodologia?
Niretzat
hauxe da zailena, irakasle guztiek parte hartzea, inplikatzea eta norbere
ordutegitik aparte ordu gehiago sartzeko prest egotea.
Honekin
batera César Bonak, hezkuntzan inguruan aipatzen duen erronka entzutea merezi
du.
Iazko posten artean hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko.html.
Informazio eta baliabide interegarriak dago.
Hurrengo ABESTiaren letra aldatzeko borrokatu behar dugu:
“Las que faltaron”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina