Partaidetza parekidearen inguruan irakurri,
entzun eta ikusitakoen zer pentsa handia
eman didate: gure ikasleen partaidetza, gure
seme-alaben partaidetza, emakumeon
partaidetza nire ingurune hurbilean.
Partaidetzaren definizio honetatik abiatuz
partaidetzaren gakoak laburbildu nahi izan ditut:
“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta
mobilizatzeko prozesua da, eta,
berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen
dute pertsona horiek
beren gain,
kolektibo horren etorkizunari begira”.
o
Partaidetza ikaskuntza prozesu bat da
o
Prozesu osoan zehar prozesua bera definitu,
aurrera eraman eta ebaluatuko
duten eragile aktiboak behar ditugu.
o
Helburu kolektiboen alde parte hartzen jakin nahi duten,
parte hartzeko
aukera izango duten eta parte hartu nahi
duten eragile aktiboak.
Goretti Eskalzaren Emakumeok asko dugu esateko! posta aukeratu dut eskaintzen dituen
bideo, baliabide eta informazioak oso osatua eta interesgarria iruditu zaizkidalako.
Partaidetzaren inguruan ikasleen partaidetzaren inguruan aipamen bat egin nahiko nuke.
Helduon beldurrak uxatu,
ikasleei entzun eta beraiekin batera partaidetza prozesuak
diseinatuz jarraitu nahi baitut, norbanakoa bere
ikaskuntzaren protagonista den heinean,
bere ikaskuntzaren parte den
heinean, motibatu egiten da,
emozionatu, gozatu eta
desikasiz, ikasi.
Beraz, parte hartze prozesuetan
ahaldundu gaitezen, komunikatzen, elkar
aktiboki
entzuten, iritziak ematen, errespetuz
argudiatzen eta kontra argudiatzen. Eta jarrai
dezagun etorkizun parekide
baten alde erabakiak hartzen.
Bukatzeko inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan
daitekeen baliabide bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina