Iazko posten artean Bego
Mentxakarena aukeratu dut, azterketa sakona egiten duelako.
Euskal
emakume aintzindari bat hautatu dut: Bizenta Mogel
(1782 - 1854). Bere izenarekin euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen.
1782an
jaio zen Azkoitian, bere aita hango medikua zelarik, baina aita oso gazte hil
zen, haurrak, Bizenta eta bere anaia Juan Jose oso txikiak zirenean eta familia
osoa Markina-Xemeinera joan zen bizitzera, han bizi baitzen Juan Antonio
osaba, apaiza eta idazlea. Hain zuen, euskaraz idatzitako lehen eleberriaren
egilea izan zen: Peru Abarca (1802).
Osabaren
esku egon zen Bizentaren heziketa, eta latina irakasteaz gain, berak
literaturari zion maitasuna ere txertatu zion. Bizenta Mogel irakaslea
izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, eta bizitzaren bukaera aldera
Bizkaiko Aldundirako itzultzaile moduan lan egin zuen. Eugenio Eleuterio
Basozabalekin ezkondu zen eta Bilbora joan zen bizitzera, senarra bertakoa
baitzen. Abandon zuten etxea eta bertan osabarekin harremana izan zuten
euskalzaleekin kontaktatu zuen, modu honetan haren lanarekin jarraitzeko aukera
izanik. Abanto-Zierbenan hil zen 1854an.
Bizenta
Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen, baina, dena den, emakume
idazlea izatearen gaineko azalpenak eman behar izan zituen. Literatura
produkzioari dagokionez, bere lan ezagunena Ipui
onac obra da (1804) eta bere osaba Juan Antonio hil
zenean argitaratu zen. Lan horrek Esopo-ren latinezko berrogeita hamar fabularen
itzulpena hartzen du, eta baita bere osabaren jatorrizko zortzi fabula ere.
Hauek dira beste lan ezagun batzuk: Gabonetaco cantia bizkaitar guztientzat (1819); “Carta Pastoral
del Primado de las Españas” izenburuko gutun pastorala
itzuli zuen euskarara; eta José Pablo Ulibarri Galíndez-en
testuak zuzentzen lagundu zuen.
Bizenta
Mogel idazleari buruz Koldo Mitxelena Kulturunean duten dokumentu bildumara
sartu nahi izanez gero, egin klic lotura honetan: Bizenta Mogel KMKn.
Idazlearen
garrantzia nabarmendu nahian Markinako udalak beka bat sortu zuen, hain zuzen
ere Yolanda Arrietak honi esker Argiaren alaba liburua sortu zuen, zeinekin Haur
eta gazte literatura saileko Euskadi Saria lortu zuen 2014an. Iaz argitaratu
zen, obra honen gaztelerazko itzulpena,La hija de las luces.
Ildo honetan, hezkuntza formalean lantzeko erronkak
hauexek izan daitezke:
- Sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak dira. Ez bagara konturatzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu.
- Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
- Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea).
- Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
- Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina