"Emakume protagonista" diren post-en artean, Garazi Esnaolaren “Hasi gara gure historiak idazten” lana aukeratu dut. Bisualki oso atsegina da dituen irudi eta bideoengatik, akrostikoa ere mezu indartsuarekin osatu du eta emakume
protagonista bat aukeratzerakoan gaur egungo bat hautatu du, La Basu, Etxabarriko rap abeslaria. Amaitzeko, hiru
erronka aipatzen ditu Hezkuntzarako:
1. erronka: Material eta
baliabideen azterketa burutu.
2. erronka: Aztertutakoa berreraikitzea,
falta diren ereduak bilatuz, eredu desberdinak agertuz…
3. erronka: egunerokoan eredu
izatea.
Erronka horiei gauza bat gehitu nahiko nieke, egunerokoan eredu izateko,
ezinbestekoa ikusten dut formazio
trinkoa edukitzea. Batetik ondo jakiteko, zer eta nola sustatu, edo erakutsi
eta bestetik, erresistentzi handiak topatuko ditugulako eta horiei aurre
egiteko ahaldunduak egon beharko dugulako.
Emakume protagonista bakarra hautatzeko lana, zaila egiten zait. Maialen
Lujanbio, Hernaniko bertsolaria dabilkit buruan, euskal kulturan erreferentzia
den bertsolaritzari egiten ari zaion ekarpenagatik; ez hainbeste taula gainean emakumeen
presentzia ahalbidetzeagatik, baizik eta
bertsolaritzan, gaiak eta ikuspuntuak
aldatzen eredu eta aitzindari izaten ari
delako; bai emakumeen ikuspuntuak azaleraziz eta baita ere, hetero normaltasunetik
at, geratzen diren kolektiboak bistaratuaz. Izugarrizko lana egiten ari da eta egiten
ari dira gaur egungo emakume bertsolariak. Erreferentzi potenteak sortzen ari
dira hurrengo belaunaldientzako.
Era guztitara, aipatu dudan moduan zaila egiten zait protagonista bakarra
aukeratzea eta Naiara
“Maglak” aipatzen duen Ondarruko esperientzia aldiz, oso interesgarria
iruditu zait. Bertan, “Emakumeen aztarnen proiektua” (Zaida Fernandezen
gidaritzapean) aurrera eraman dute. Helburua, herriko memoria historiko kolektiboa landu eta ezagutaraztea izan
da. Herriko historia, bizitza eta ekonomiari lotuta emakumeen ekarpenak
berreskuratu dira eta ondoren aztarna horiek ezagutzeko ikastetxeei ibilaldiak
eskaini zaizkie, ikasleek historiaren zati hori ezagutzeko ere.
Erronken inguruan, Garaziren antzera, nik hiru azpimarratuko nituzke:
1. erronka. Material eta baliabideak errepasatu behar ditugu eta
horretarako gure formazioaz gain, ikasleak beraiek baliatuko nituzke, fitxa
errez batzuen bitartez beraiek ere baliabideak aztertu eta baloratu ditzaten.
Modu honetara, ikasleak ere kontziente egingo lukete, nola ezkutatzen den emakumeen
presentzia eta aukera berdintasuna, irudi eta idatzietan.
2. erronka: Eredu berriak bilatu eta sortu behar badira sortu, erakutsi ahal
izateko. Ikasleak ere jarri ditzakegu lanean, emakume esanguratsu batzuen
izenak emanez eta beraiei emakume horien inguruko informazioa bilatzera animatuz.
Emakumeen ekarpena aitortzen duten gero eta baliabide gehiago daude. Adibide
moduan, Hemen Historiako emakume kementsuen
bideo hau edo eta emakumeak zientzian,
Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida
didaktikoa.
Beste bideo bat eskolan ikasten ez diren emakume asmatzaileen inguruan:
3.erronka: Eskola komunitate osoak, formazio trinkoarekin eta beharrezkoak
diren baliabide pertsonal eta
materialekin parekidetasunaren erronkari heltzea, gai transbertsala izaki, aukera berdintasuna bermatu nahi badugu,
historia berrikusi eta berridazteko beharra dugula onartuz.
Ondo izan eta animo, badugu zeregina eta!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina