Aste honetan orientazioa eta aukera akademiko hezkidetzaileak ahalbidetzeko gakoak, estrategiak eta proposamenak landu ditugu. Nire lan esparrutik orientazioaren eremuan ia urtero parte hartzen dut Orientatzaileen mintegian otsailean berariaz antolatzen dugun mahai inguruan, non Lanbide Heziketakoak (IKASLAN eta HETEL), Unibertsitateetakoak, sortu berri diren Gradu edo ziklo arduradunak eta zonaldean ditugun eskaintza guztiaren azalpenak ematen diren.
Gaia jorratu eta gero, duen dimentsioaz eta garrantziaz kontzienteago, laster izango dugun saioan adierazgarriak iruditu zaizkidan alderdiak azpimarratu nahiko nituzke:
- Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Beraz, eskuhartze kontzientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioarekin.
- Honek neska-mutil ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu eta izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaldu.
-Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiatuta genero ezarpenak izan duen eragina kontutan harturik, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dion eskuhartzea garatzea.
-Eta familia/senideekin partekatzea ikuspegi hezkidetzailearen gakoak, haur direnetik. Hezkuntza komunitate osoa prestatzea gainerako alorretan bezala.
Gainerakoan mantenduko ditugu urtez urte, entzutera ohituak gaudenak:
- genero arraila agertzen da, ikasketei begira dituzten jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan. Eta argi adierazten dute genero-arrailak ez duela zer ikusirik emakume eta gizonen jaiotzetik ahalmen desberdinekin. Baina bai adierazten dute irakasleek dituzten aurreiritziak kalifikazioetan eragina dutela eta baita familien espektatibek ere.
- azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin handia dutela oraindik ikasleen aukera pertsonaleetan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.
-horrek guztiak aktibotasun tasan, lanaldi partzialean, zuzendaritza postuetan eta soldatan arrakala handia sortzen duela.
Ondorioz, Leire Garrok, 2017an zion bezala, neska-mutilen ikasketetan hezitzaileok ardura handia dugula baieztatzen da eta erronken zerrenda eragileon artean hausnartzeko erabiliko dugu:
-Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
- Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ez ezik curriculumean lantzea.
- Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
- Parte-hartze parekidea sustatzea.
- Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
- Hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
- Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.
Aipatzen joan garena lantzeko ORIENTASARE Berritzegune Nagusiko sitean baliabide ugari topa dezakegu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina