2020/01/27

Hezkidetza: orientaziorako iparrorratza



Txostenean irakurritako informazioa anitza denez, lan merkatuari erreferentzia egiten dien datuei erreparatu diet gehien bat ondorengo aurkezpenean. Ea zer deritzozuen… Bertan bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko datuak biltzen ditut. Deigarriena lanaldi partzialen portzentajea dirudi, %75 emakumeari baitagokio. Guztiz lotuta dago zaintza lanen ardura femeninoa delako ustearekin. Horregatik, hona ekarri nahi ditut, berriro ere, Marina Subiratsen hitzak: "eskola mistotik harago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten balio eta praktitkak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak birbalioztatu eta oreka lortzeko mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita”. Argi dagoena da ez dagoela aukera berdintasunik, aitzitik, desberdintasunak handiak dira oraindik.
Nire iritziz, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin, generoarekin erlazionatutako aurreiritzien kritika egitea da, horretarako oso baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko antolamendua…).


Aurreko ediziotako ikastarokideek egindako posten artean, Olatz Ucinen “Emakumeok mugitzen dugu mundua” aukeratu dut. Batetik, bertan ematen dituen datuak lan munduari begiratzen baitiote ikasketeti baino, nik egin dudan moduan; eta bestetik, egin duen infografia baliagarria eta polita iruditu zaidalako, hain zuzen ere, erronken artean aipatu dudan zaintzari erreferentzia egiten dio.

Hona hemen postaren hasieran aipatutako aurkezpentxoa:
Nire iritziz, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin, generoarekin erlazionatutako aurreititzien kritika egitea da, horretarako oso baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork bere buruaren e
Nire iritziz, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusia lehenik eta behin, generoarekin erlazionatutako aurreititzien kritika egitea da, horretarako oso baliagarria izango da era berean, bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko antolamendua…).
ta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko antolamendua…).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina