2020/01/26

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA HAUR HEZKUNTZATIK







                     


Orientazioa              eta      aukera     akademikoen     inguruan hausnartzeko orientazio prozesu gisa ulertu behar dugu, ikaslearen inguruan txiki txikitandik eragile den  dagoen komunitate osoaren inplikazioa duen prozesua bat;  ikaslearen etorkizunean eragin zuena izango duena.
Beraz horra hor orientazio hezkidetzaile egoki bat bermatzearen garrantzia ukaezina:
Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”. Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.

Orientazio honetan ikasleari eskaintzen dizkiegun aukerek eta aukera hauek erabakitzeko prozesuan indar handia jarri beharko genuke: aukera hauek anitzak, ez sexistak, izatea behar beharrezkoa eta erabaki prozesuetan txikitatik parte hartzaileak izatea ezinbestekoa.

Aurreko    edizioetako   ikastaro kideek   egindako posten artean Maite A.rena aukeratu dut oso osatua iruditu zaidalako ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK HEZIKETA GUZTIAN ZEHAR

Positiboki esan nahiko nuke heziketan aurrera pausoak ematen ari garela baina ezin uka dezakegu oraindik asko dugula egiteke orokorrean eta zer esanik ez orientazio akademikoan. Datuak hor daude:
·         Aukerak egiteko unean, zientzia eta ingeniaritza gradua (informatika barne) eta ogibide gisa neskek baino 2,2 aldiz mutil gehiagok hautatzen dute (mutilek nahiz eta emaitza eskasagoak izan eurengan konfiantza handiagoa dute ). Osasun 4 zientzietan, aldiz, kontrako egoera agertzen da (PISA 2018, 133. or.).
·         Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da . Matematika problema baten aurrean 5 antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak).
·         Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate handiagoz mutilek baino. 


   Nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka nagusiak

hauek lirateke:


Txiki txikitandik haurrak erabaki prozesuetan parte egitea.

-       Nesken ahalduntzea
-       Metodologia parte hartzaileak
-       Lanbidearen garrantzia
-       Zaintzaren partekatzea



Parte hartze prozesuetan aukera aniztasuna, ez sexista eskaintzea.

- Aukera aniztasuna
- Emakume/gizonen errepresentazio parekidea
- Irudi, hzikuntza, aukera estereotipatuak ekiditea






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina