2020/01/27

ORIENTAZIOA: NORBERAK IPARRA HAUTATZEKO AKZIOA


 


Orientazioa, ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea litzateke, hau beti ere hezkuntzari lotua. Gaiak erakutsi digun bezala, hezkuntza komunitatea osatzen duten orok du parte honetan eta etengabeko laguntza prozesua izan behar du ikaslearentzat alor guztietan, haur hezkuntzatik hasi eta eskola garaiko aroa bukatzeraino. Orainarteko orientazioaren iparra genero-rolek markatu dute, ezarritako curriculum esplizito androzentrista eta ezkutuko curriculum sexistak lagunduta. Gainditu gabeko estereotipoek bere horretan diraute, jaiotzetik pertsonak baldintzatzeraino. Horrexegatik, ikasketak lehenengo, eta lanbide jakin batzuk, gerora, hautatzea bultzatzen ditu ikasleak.





Gaiarekin loturiko MEMEA, hauxe bururatu zait:



Aurreko ikastaroetako post hauxe hautatu dut, bere ideiekin bat natorrelako. Ildo beretsutik egin dugu gaiaren irakurketa eta proposatzen dituen artikuluak interesgarri eta eztabaidagarriak dira.

Datu esanguratsuak asko izan badira ere eta zoritxarrez ez oso positiboak, lan produktiboa ahalbidetzen duen lan erreproduktiboaren (pertsonen biziraupenerako garrantzitsuak diren jarduera nahiz eginkizunak) ingurukoak aipatuko nituzke. Saioa Alkaiza Guallarrek esan bezala “gakoa ez baita zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”: 




Datu hauek uzten diguten panoramak oraindik ere zeregin asko dagoela garbi adierazten digu.



Orientazio-hezkidetzailearen erronka nagusi  bezala “ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe” jarriko nuke.

Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz. Konpetentzia horiek garatzen laguntzeko ardura, tutorearenaz gain, irakasle-talde osoarena izango da eta koordinazioa eta elkarlana sustatzeko, familia edo legezko tutore, zein jendarte-eragileekin harremanak lantzea ezinbestekoa izango da.



Honenbestez, Marian Morenok “Queremos coeducar” liburuan emandako
jarraibideak kontuan hartuz, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak honakoak lirateke:
  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

Guztion zeregina da, beraz, orratz hori zuzentzea, emakumeen ikasketa aukerak eta geroko lan baldintzak aldatu nahi baditugu eta ikasle ororentzat berdindu. 

Bukatzeko, baliagarri izan daitezkeen gomendio batzuk. Hauek bai etxekolanak!:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina