Eredu hezkidetzaileak, “pertsona guztiak parekidetasunean eta
diskriminazio ezean heztea du helburu” eta “hori lortzeko,
ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak
deuseztatuko dira bakoitzaren desberdintasunak eta ezaugarri
pertsonalak baloratuz”.
EMAKUNDEk 1997. urtean argitaratutako Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko lau iturburu aztertu zituen:
-
Iturburu soziologikoa: Genero-azterketaren arabera eta iturburu soziologikoa kontuan hartuta, gizarte-antolamendua nola banatuta dagoen ikusiko dugu, hau da:
- Maskulinoaren eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira, gizonezko- eta emakumezko-taldeak homogeneizatuz.
- Gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
- Esparru publikoa hierarkizatu egiten da, esparru pribatu-etxekoarekiko; portaera batzuk onartu eta beste batzuk zigortzen dira, honakoak erabakitzen direlarik: zer den desiragarria eta zer ez, zer ona eta zer txarra, nori aplikatuko zaizkion arauak, aberastasuna nola banatuko den, etab.
-
Iturburu psikologikoa: Sistema patriarkalean legitimatu diren hainbat teoria psikologikok, sexu-generoa hartu izan dute nortasun pertsonala eratzeko oinarritzat, ondorioz, pertsonen garapen globala erabat baldintzatu eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatuaz. Pertsonaz kanpoko estereotipoen eta pertsonen barruko ezaugarrien artean ezarritako erlazioaren ondorioz, garapen integrala eta nortasun indibidualaren garapena mugatuta geratu dira, maskulinoa gehiegi baloratuz eta femeninoa berriz, oso gutxi.
-
Iturburu pedagogikoa: Hezkuntzaren helburua, pertsonak gizartera egokitzea izaten da, bakoitzak zer den jakin dezan eta errealitatea nola behatu, epaitu eta aztertu behar duen ikus dezan. Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak, sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, honek eragin handia izan duelarik hezkuntzan. Izan ere, hezkuntza da sistema guztiek pertsonak hezteko duten baliabiderik garrantzitsuenetakoa.
-
Iturburu epistemologikoa: Sistema patriarkalean inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak onartu eta, gainera, legitimatutako “jakintza akademikotik” at utzi izan dira beti. Horrek, ondorio hauek eragin ditu:- Gizonezkoen hegemonia sinbolo-sisteman.- Gizonezkoen monopolioa definizioetan.- Androzentrismoa zientzian, filosofian, historian, hizkuntzan…
Zientzia eta teknologiari
dagokionez, hizkuntza
sexista erabiltzeaz gain, hizkuntza horretan, zientzia eta teknologia
maskulinitatearekin parekatzen dira eta natura eta sentiberatasuna
berriz, feminitatearekin. Interpretazio horren ondorioz, ezagutza
nola eraikitzen den aztertzerakoan, ikaskuntzen alderdi afektiboa
alde batera uzten da.
Curriculum
hezkidetzailea eraikitzeko eman daitezken pausoak honako hauek dira:
1. Diagnostikoa sustatu:
oinarrizko-, ertain- eta goi-mailako analisi maila ezberdinak egitea.
2. Erabakiak hartu:
-
Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu
-
Dagoena moldatu/osatu
-
Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
-
Falta dena sortu
Proposamenei dagokienez, gaur egun sarean geroz eta material
baliagarriagoa eta anitzagoa dago; hauek dira horietako batzuk:
Erronkak berriz, hauek lirateke:
- Ikastetxean baliabide didaktiko hezkidetzaileek bere tokia eduki dezaten, bertako liburutegian leku bat egitea baliagarria izango zen, erositako materiala edo ikasleek beraiek egina izan daitekeelarik.
-
Horretaz aparte, Internet-en aurki daitezkeen baliabideen bilduma bat egitea ere garrantzitsua izango litzateke; horretarako www.symbaloo.com bezalako orriak erabili daitezke.
-
Ikastetxean dauden materialen diagnosia eta beharrezko moldaketak/aldaketak/ordezkapenak/sorkuntzak burutu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina