2016/01/28

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK



Asteartean Orona eraikinera joan ginen pelikula bat ikustea. Donostiako Zinemaldia eta ikastetxeen arteko proiektua baten jarduera bat zen. Alde batetik, film bat priektatu zen eta, beste aldetik, pelikulari buruzko eztabaida bat antolatu zen. Pelikulak Margin Call izenburua zuen eta argumentua benetazko gertakarietan oinarritua zegoen, 2008ko krisialdian enpresa batek hartutako erabakiei buruz, zeintzuk hartu zituzten, nola hartu zituzten eta ze ondorio ekarri zituzten. Ezagun da “celuloide”-ak oraindik ez dituela betaurreko moreak jantzi, kartelan  ikusten den bezala, agertzen den emakume bakarra, Demi Moore, ibilbide luze eta sendoa duen aktorea, beste aktoreak baino beherago agertzen da. Bueno, baina ez dut gaia desbideratu nahi, nahiz eta pelikula honen genero azterketa oso mamitsua izan.


 



Gauza da aretotik ateratzen ari nintzela galdera hauek egin nizkion nire buruari: ikasleak konturatuko ziren noren esku gauden? Zeintzuk antolatzen digute gure bizitza? Gizonezkoak, adin tarte jakin batean, txuriak eta heterosexualak, munduako biztanleen artean ze portzentaia izango ditu ezaugarri hauek? Ikuspuntu askotikan jorratu daiteke gaia hau, baina guri aste honetan arduratzen gaituen hildoa orientazio da, askeak gara gure ikasketak aukeratzen ditugunean?

Zenbait ikerketek helarazi dituzten datuak kontuan izanda, rolen dikotomia, estereotipoek ezartzen dizkiguten baldintzak eta genero sistemaren tresnak eragin handia dute gure aukeraketan. Emakumeen ikasketa aukeraketan ezartzen diren "marra gorriak", patriarkaduaren beste tresna bat  da genero sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.

slide_407746_5108748_free



Ekonomia feministak sistema ekonomikoaren erabateko eraldaketa proposatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren II. Berdintasun Plana-n sei lan lerro zehaztu zituzten:

-          Nola emango ditugu pausoak bizitza sostengatuko duen ekonomiarantz.
-     Zaindu nahi den edo ez, eta nor zaindu erabakitzeko eskubidea eta egokiak diren zainketak jasotzeko eskubidea.
-          Nola erakiko dugu inguru urbanoa, landa eremua, harreman sarea, ingurumena.
-          Bortizkeria matxistarik gabeko bizitza izateko zer egingo dugu.
-          Sare feministak eta praktikak nola indartuko ditugu.
-          Nola sakonduko dugu demokrazia parte-hartzailean.

Ezinbesteko lan hildoak dira, baina orain arreta lehenengo bitan jarriko dugu; hortaz, hezkuntzak ere erronka batzuk baditu. Alde batetik, ematen den genero erraila ikasketetan, bai emaitzetan bai aukeraketa akademikoetan, ezabatu. Marta Machok dion bezela jendearteak eragina du neskek zientziak aukeratzeko orduan berengan proiektatzen diren espektatibak eta jasotzen duten tratu ezberdina direla medio. Teresa Nuñok muga eta oztopo hauei aurre egiteko, hurrengo proposamena egiten du:

“Emakumeen autotitate zientifikoa proposamen didaktikoetan berreskuratzeak zientzia eta teknologia ikasketak egin nahi dituzten neskei identifikazio eta erreferentzia ereduak eskaintzen dizkie. Emakumeek historiaren zehar zientziari eta teknologiari egindako ekarpenak zabaldu behar dira, emakume zientzialarien eredu positiboak erakusteko, eta egun zientzia munduan ari diren emakumeen berri ere eman behar zaizkie ikasleei. Emakumezkoen ereduak eskeintzeko eta super-emakumearen irudia desmitifikatzeko.”





portada_calend 

Orduan egoera honeri aurre egiteko, nola ulertu behar dugu orientazioa?

-          Neskek eta mutilek aukera berak ez badituzte bizipen murrizketa bat ematen da.
-          Orientzaioak ez ditu ez mugak ez esklusioa izan behar.
-    Orientazio hezkidetzailea prozesu orokorra da eta bere helburua pertsona anitzen garapen integrala da.
-          Betaurreko moreak orientazioa eta tutoretzan uneoro mantentzea oso garrantzitsua da.

Nesken eta mutilen arteko ezberdintasunak eliminatzeko jarraibide hauek ezinbestekoak dira:

- Aurreiritziak eta espektatibak diagnostikatu eta aztertu.
- Nesken konfiantza sendotu.
- Mutilen goibalorazioa orekatu.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina