Curriculumari
buruz hitz egiten ari garenean ez da gai makala. Guri, irakasle bezala bide bat
markatzen, baina aldi berean gure irakaskuntza mugatzen duen zuzendaria da.
Baliabideak bide hori jarraitzeko eta ikasleak modu esanguratsuan ikasteko
erabiltzen dugun materialak izango lirateke. Bide hori denontzako izateko
asmotan gure baliabideei errepaso bat egitea eta aldaketak egitea ezinbestekoa
da, izan ere gizartea aldatzen doan heinean irakaskuntza eta bertako materialak
ere aldatuz joan beharko lirateke, aipatutako ikasleen ikaskuntza esanguratsu
hori lortzea nahi baldin badugu behintzat.
Aste
honetan berriro ere nire proposamena literatur aldetik dator, izan ere alderdi
garrantzitsua iruditzen zait eskoletan lantzea. Txikienetatik hasita
heldutasunerarte liburu eta ipuinek ematen dizkiguten onurak izugarriak
direlako. Beraz horretan oinarriturik, gure eskolako ipuinak ikuspegi
hezkidetzaile batetik aztertzeko gomendio batzuk hartu ditut Urtxintxa eskolak
sortutako gidaliburu batetik.
Literaturak
pertsonon lehenengo urteetan mundua ulertzeko eta bertan bizitzeko ahalmenak
garatzen laguntzen digu eta gure inguruko mundu horretan bizi ahal izateko
gutxika ezagutzak eraikitzen goaz ikasketa desberdinen artean. Gainera sentimenduak
ulertu eta interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta are gehiago gizartea
kritikatzeko baliabideak ematen dizkigute liburuek. Helburua haurrak beraien
irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna indartzea izango litzateke,
errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskainiz. Aipatzekoa
da, era berean, haurtzaroan eraikitzen dutena ondorioak izango ditu haur horren
etorkizuneko garapenean ere.
Ipuinen
azterketa egiteko gai desberdinak kontuan izan beharko ditugu: funtzioak,
psikologikoa, afektiboa, hizkuntza, estetikoa, intelektuala, soziala,
pertzeptiboa eta morala; adina, hau da, norentzako bideratuta dagoen; egungo
ipuinak sexistak diren edo ez diren zergatiak; eta ipuin horiek ez sexistak
izateko jarraitu beharreko gomendio batzuk.
Ipuinek
sexismotik aldentzeko eta hezkidetzaren aldeko jarrerak izateko honako
ezaugarriak bete beharko lituzkete, beste batzuen artean: Emakume eta gizonen
balio positiboak neurri berean bultzatu, pertsona eredu berria lortzeko.
Gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa agertu eta ez borroka.
Normalizatuta dago ipuinetan pertsonaia maskulinoa gudara, borrokara doala. Agresibitatearen
errefortzua da. Umeentzako literaturak berdintasunerako bidea zabaldu eta
bultzatu behar du. Esparru afektiboa eta profesionalaren arteko adiskidetzea,
hau da ausardia, ekimena, afektibitatea, sentimenduen adierazpena, etxeko lana
eta kalekoa pertsonaia guztien ezaugarriak izatea. Emakumeak lanbide
desberdinetan agertzea. Eredu gehienak oraindik maskulinoak dira. Irudiak eta
testuak berristu eta gaur egungo errealitatera egokitu beharko lirateke; …
Horretan
lagungarria izango litzateke bide batez, ezaugarri hauek saihestea: Eredu
maskulinoan murgildu eta feminitatearen ezaugarriak baztertu, neska ausartak,
borrokalariak, beldurrik gabekoak… baina inoiz ez sentimenduak adierazten
dituztenak. Betiko eredu maskulino nagusia bezala mantendu eta femeninoa
gutxietsi. Genero desberdintasunak gainditzen saiatu eta beste desberdintasunak
mantendu.
Eskoletan
erabitzeko material eta ipuin ez sexista batzuk aurkezten dizkigu Urtxintxak
baita ere: http://www.urtxintxaeskola.org/edukia.php?id_kat=81&lang=eu&mota=finkoak
Hau
horrela eskolak izango dituen erronkak hauek izango lirateke:
-
Eskolako materialen azterketa
egitea.
-
Material sexistak baztertu edo
moldatu.
-
Material ez sexistak lortu edo
sortu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina