Euskarri teorikoaren hasieran azaltzen den Aurora Guerreroren esaldia oso adierazkorra eta interesgarria iruditu zait eta nire ustez oso ondo laburbiltzen du aste honetako gaiaren funtsa:
"Emakumeak historian zehar burutu dituzten lanak era askotakoak izan dira, ez da berez lan "femeninorik" eta "maskulinorik", alderantziz baizik, baldintza sozioekonomikoak eta kulturalak dira lan munduan emakumeen eta gizonen egoera finkatzen dutenak."
Egoera honen adibide garbia gerra garaiak dira. Gerra garaietan emakumeak lantegietan jo eta su aritu ziren eta mundu produktiboa bere horretan jarraitu zuen.
Eskoletan atentzio handia merezi du gai honek. Mutil eta nesken gainean ditugun espektatibak, dauden estereotipoak, egungo lan mundua... Hori dena gainditzeko ahalegin berezia egin behar dugu.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
Atal honetan orain dela urte batzuk ikusi nuen filma aipatuko dut. Ingelesezko titulu originala "league of their own" izan zen, gazteleraz berriz, "Ellas dan el golpe".
Istorio oso interesgarria da, bigarren mundu gerran Estatu Batuetako baseball liga eten egin zen gizon gehienak gerrara joanak zirelako, orduan emakumeen liga bat sortu zen eta bi urtez jolastu zuten Filmak istorio hori jasotzen du eta emakumeek jasan zituzten txantxak eta izan zituzten zailtasunak oso ere ederrean kontatzen ditu. Hemen duzue "All-American Girls Professional Baseball League"-aren erreferentzia Wikipedian.
Ikasleekin ikusteko oso aproposa izan daiteke.
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Datu hauek oso adierazgarriak dira:
- Emakumeen lanagabe tasa altuagoa. EAEn 2015eko lehen hiruilean gizonen aktibotasun -tasa %62,9 eta emakumeena aldiz %52,6koa.
- Emakumek gizonek baino gutxiago irabazten dute. Mundu mailan egiten diren kalkuluetan alde hau %24 inguruan kokatzen da. Hala ere, nire ustez puntu hau zehaztu egin behar da. Askotan entzuten da lan berdinagatik soldatu baxuagoa jasotzen duela emakumeak. Gehienetan hori baino, emakumeek betetzen dituzten lanpostuak, beste era batera esanda, lanpostu "feminizatuak" soldata baxuagoa izaten dute. Hor dago koxka. Saioa Alkaizak dioen bezala "gakoa ez da zenbat emakumeek egiten duten lan, non eta nola egiten duten baizik".
- Entrepresen zuzendaritzatan, erabakiak harzteko guneetan eta orokorrean goi karguetan emakumeen presntzia oso baxua da. Espainiako estatuan goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baino zuzendaritza postuetan %13 besterik ez dute betetzen.
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
Tutoretza plana berrikusi beharko genuke hezkidetzako gai orokorrak landuz, hala nola:
- Genero-ikuspegia ikastetxeko kultura eta praktiketan txertatzea planteamendu integral batetik abiatuz:
- Curriculuma genero ikuspegitik berraztertu.
- Testu liburu eta gainontzeko material didaktikoa hezkidetzaren ikuspegitik aztertu eta aurrerantzean hezkidetza kontuan hartzen dituztenak aukeratu. Emakumeen presentzia bermatuko dituzten materialak txertatuz.
- Ume-umetatik genero estereotipo itxietan oinarrituta neska-mutilek jasaten duten sozializazio paraleloaz konziente izan eta honek batzuen eta besteen gainean ditugun espektatiba ezberdinez ohartu.
- Espazio ezberdinen (patioak...) erabilera genero ikuspegitik aztertu.
- Ebaluazioa genero ikuspegitik berraztertu.
- Familiak hezkidetzan inplikatu.
- Aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarritutako harreman afektibo-sexualaren eta elkarbizitzaren inguruko heziketa eskaini.
Eta indar berezia jarriz ondorengo ideian:
Ikasleak bizitzan, ikasketetan eta lan arloan orientatzea, askatasunetik, aukera aniztasunetik eta genero baldintzarik gabeko printzipioetatik. Honek suposatzen du lan munduko irudi ez estereotipatuak aurkeztea eta tradizionalki "maskulinoak" edo "femeninoak" izan diren lanbideen gaineko hausnarketa kritikoa egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina