Pigmalion Efektua pertsona
batek beste batengan duen fede edo iritziak bigarren pertsona honek izan
dezakeen errendimenduan nola eragin dezaken deskribatzen duen efektua da.
Subjektu konkretu batengan jarritako itxaropenek subjektu horrek izango duen
errendimenduarekin duen zuzeneko erlazioa baieztatzen du. Horrela, pertsona
batengan ezarriak dauden itxaropenak positiboak ala negatiboak izan, horren
ondorioz emango den pigmalion efektua ere halakoa izango da.
Gizartean,
lan munduan eta baita eskolan ere pigmalion efektu horren ondorioak maiz
ikusten dira, bai modu indibidualean eta baita modu kolektiboan ere. Izan ere 1968
urteko egindako esperimentu batean, "La clase dividida", argi ikusi daiteke efektu honen ondorioak;
nahiz eta esperimentuaren helburua enpatia garatzea eta besteen lekuan jartzeko
gaitasuna lortzea izango litzateke, baina zeharka besteengan ditugun
espektatiba horiek nola eragin dezaketen ere ikus daiteke.
Berdina
gerta daiteke gaur egun eskoletan nesken egoerarekin konparatuz gero.
Azken
finean, jendarteak modu inkontzientean, gehienetan, transmititutako balio eta
espektatiba batzuk ditugu neskengan edo mutilengan. Horrek neska horien eta
mutil horien etorkizunean ondorio garrantzitsuenak izango dituzte, dudarik
gabe. Ondorio horiek aztertzeko 22 urteko bi neska eta bi mutilei galdera oso
sinple batzuk egin dizkiet:
“Imajinatu
zure burua 20 urte barru eta erantzun galderak: - zein da zure ogibidea? - Norekin
bizi zara? – Seme alabarik baduzu? Zenbat? – Nork egiten ditu etxeko lanak? – Zure
bizitzan garrantzitsua den zerbait aipatu nahi duzu?”
Argi
dago ikerketa izateko nahiko pertsona gehiago izan beharko liratekeela; baina
hauek lauon erantzunetan honako ondorioak dira aipagarrienak:
·
Lanbideari buruz bakoitzak
gustatzen zaion horretan lan egitea nahi dute laurok: irratian erredaktore bezela,
heziketa eta komunikazioa erlazionatzen duen lekuren batetan, medikua edota
musikako irakaslea.
·
Bi neskak eta mutil batek ezkonduak
edo bikotekidea izan nahi dute.
·
Hiru pertsona horiek seme-alaba
bat baino gehiago izan nahi dituzte.
·
Etxeko lanak bion artean,
seme-alabekin batera (ahal duten neurrian), egingo dute lauetatik hiruk.
Laugarrenak (neska), bera etxetik kanpo lan egiten eta bere bikotea etxekogizon
izaten imajinatzen du bere burua.
Nire
ustez ez da kasualidadea 4 pertsonatik 3k ezkonduta edo bikotearekin bizitzea
nahi izatea. Oraindik ere gizarte presio ikusezin bat dago, zeinek gure amatasun
eta aitatasun izaera indartu eta gure nahiak horretara bideratzen dituena (batez
ere neskengan).
Horretarako bikotea
izatea da gehiengoak nahiago dutena. Etxeko lanen kontua aipatzean teorikoki
oso onartua dago bion arteko lana dela, arazoa gero errealitatean gertatzen
dena izango litzateke. Interesgarria da neska batek esandakoa, bere bikotea etxekogizon
izango zela; izan ere askotan ez da egoera hori ematen eta noizbait ematen baldin
bada, alpertzat jotzen dugu bere burua.
Honen
aurreak eskolak dituen erronkak honakoak izan daitezke:
-
Genero estereotipoak
erreproduzitzen dituzten baliabideak kendu edo moldatu.
-
Adibide anitzak erabili praktika
hezitzailean.
-
Eskolan bertan langile anitzak,
estereotipoen erori gabe, izan (kontratazioa pertsonaren balioarengatik
kontratatuz adibidez).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina