2016/01/24

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN



CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN



Aditu batzuen arabera, pertsonen garapena orekatua izateko hiru zutabean onairritu behar da, familiarena, inguruarena eta eskolarena….eskola beraz bada aldatu ahal dugun zutabea, beste biak  aldatzen has daitezen

Heziberri 2020k finkatzen du hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, helbururik nagusiena izanda: “Konpetentzietan oinarritutako eredua da ikasleak norberaren ingurutik inguru unibertsalera bizitzeko ondo prestatuak egon daitezen”

Hezkuntzak pertsonen hazkunde integrala izango du helburutzat eta nortasun pertsonalarengarapena hartuko du oinarritzat, edozein motatako diskriminaziorekin bukatzeko, ikuspuntu androzentrikoa baztertzen eta diziplina bakoitzaren barne-ikuspuntua lantzen. Modu horrela, historia berriz interpretatu eta errealitatea objektibitate handiagoz, eta ez menpekotasun-sistemen baldintzapean, behatu ahal izango da.



            Hezkuntzan landu behar diren aldeak asko dira

·         Sexujoeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexuharremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
·         Generoaniztasuna. Gizartekonstrukzio bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
·         Eredu hezkidetzailea, neska-mutilen gaitasunen eta bakantasunen aitortzan oinarritzen da. Hau da, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez da eraikiko modu honetan eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz.


Kontuan hartu behar da genero-azterketaren arabera, maskulinoaren eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira eta sexu- eta genero-nortasuna osatzen da. Horren ondorioz, gizonezko- eta emakumezko-taldeak homogeneizatu egiten dira, talde bakoitza bere generoari dagozkion ezaugarrietara egokitzen baita. Generoen hierarkizazioaren ondorioz, gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko. 



Sistema patriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira, guztiek hezkuntzan eragin handia izan dutela. Teoria horietan, sexu-generoa hartu izan da nortasun pertsonala eratzeko oinarritzat. Horrela, kontzeptuzko hutsegite larria sortu dute eta, ondorioz, batetik, pertsonen garapen globala erabat baldintzatu eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatu izan da. Gainera historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan. Hezkuntza baita sistema guztiek, zenbait pentsaera-eredu eta portaerazko jarraibideri jarraiki, pertsonak hezitzeko duten baliabiderik garrantzitsuenetakoa

Estereotipoak gainditzerakoan, testuliburuak eta ikasmateriala garrantzizko tresnak dira, gizartearen ikuspegi zuzenagoa eta berdintasunean oinarrituagoa erakutsi baitiezaiekete ikasleei. Ikaslearen eguneroko jardunean.tarteko direla, irudien, adibideen, testuen eta abarren bitartez erreferentzia berriak, bizimodu desberdinak nahiz beste balore-sistema bat erakutsi ditzakete, eta horrela, generoaren araberako estereotipo murriztaileak gainditu ditzan gizakiarekiko pentsamolde berria oinarritzen lagundu….




DAGOENA IKUSPEGI KRITIKOZ AURKEZTUZ MANTENDU
DAGOENA MOLDATU/OSATU
HEZKIDETZAILEA DEN BATEKIN ORDEZKATU
FALTA DENA SORTU
Hona hemen kritikatu eta moldatuta izango den klasean erabiltzen den ekonomiaren bideo....



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina