Gai honetan Heziberri 2020ko curriculuma aztergai hartzen du bere lehen zatian eta gero, hezkidetzaren inguruko baliabide didaktikoak jorratzeari ekiten dio.
Lehenik eta behin, esan beharra dago Heziberri curriculuma behingoz argitaratu dela duela egun batzuk. HH eta Derrigorrezko eskolaldirako izango dugun curriculuma, hain zuzen ere. Egia esan, zirriborrotik ez dago aldaketa handirik marko orokorrari dagokionez, berriz, dekretuak berriak dira eta merezi du erreparatzea.
Heziberrik bere baitan ez dio aipamen handirik egiten hezkidetzari, Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan "aniztasunaren trataera"z ari denean sexu eta generoaren aniztasuna aipatzen da sexu-joeren eta generoen aniztasuna esplizitatzen duenean. Bestetik, ikastetxeetako planetaz ari denean ere beste planen artean hezkidetza plana aipatzen da.
Curriculumaren iturburuak lau dira:
1. Iturburu soziologikoa. Prozesu honen bidez ikaslea sistemara egokitzen da gizarte-baloreen transmisizioa, gizarte antolaketa, kultura, e.a zabaltzen. Hezkidetza ikuspuntutik gizarte antolamendua nola dagoen banatuta. Batetik, maskulino eta femeninoaren estereotipoak sexu eta genero nortasuna osatzean eta bestetik, esparru publiko eta pribatuaren arteko talka hierarkikoa gelditzen da.
2.Iturburu psikologikoari esker ikaslearen garapen ebolutiboa eta ezaugarri psikofisikoa eta emozionalaren arabera pertsonaren ezagutzak nola lantzen dituen aditzera ematen digu.
Sistema patriarkalean hainbat teoria psikologikoak legitimatu dira. Horien arabera, sexu-generoa hartu izan da nortasun pertsonala oinarritzat, sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatuz.
3. Iturburu pedagogikoa. Hezkuntzaren helburua ikasleek ikaskuntza esanguratsuak lortzean datza. ikasleak ikasten ikasteko gaitasuna garatzean alegia.
Historian zehar egon diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatuak izan dira genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarrituz.
4. Iturburu epistemologikoa. Disziplina akademikoetatik abiatuta curriculumak jakintzak, metodologiak, egiturak eta arloen legitimatizazioa kontuan hartzen da.
Epistemologiak sortu dituen botereek antolatu eta hierarkizatu egin dute jakintza akademikoa. Ikuspegi androzentrikoaren arabera menpekotasun-sistemak justifikatu dira boterea nagusitzearren. Izan ere, historian zehar emakumeak eduki duen papera elkartasunezko eta giza harremanetan ukatu egin da eta ez zaie aintzat hartu. Izan ere, emakumearen jakintzak ez dira onartu eta gainera "jakintza akademikotik" at utzi izan dira.
Proposatzen den Hezkidetza-ereduan pertsona guztien aurtoritatean oinarritzen da, guztiek onartuz, errespetatuz eta baloratuz. Horretaz gain, desberdintasuna eta aniztasuna aberastasuna eta bereizgarri bezala kontsideratuz. Horretarako, genero-estereotipoak baztertu eta gizonezkoen nagusitasuna deseustatzean datza.
Hezkuntzak pertsonen hazkunde integrala izango du xedetzat eta nortasun pertsonalaren garapena oinarritzat hartuko da diskriminazioa gaindituz.
- Baliabide didaktikoei dagokienez, diagnosia izan behar du ikastetxean eman beharreko aurreneko urratsa. Hortik abiatuz, plan bat eratu. Gure testuinguru ezagutu eta horri egokitutako egitasmoa gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da diagnosia egitea.
Marian Morenoren aipamena egiten da berak hiru mailatako diagnosiak egiterako garaian:
- - Oinarrizko mailako diagnosian idatzizko hizkuntzaren azterketa eta ospakizunak beteko lirateke
- - Maila ertaineko diagnosian sakonagoa izango litzateke. Hemen ikastetxeko dokumentu ofizialak, baliabide eta testu-liburuak, orientazio eta tutoretza planak eta zuzendaritza taldea aztergai izango lirateke.
- - Goi mailako diagnosian hizkuntza eremu guztietan, elkarbizitza-plana, espazioak, liburutegia eta hezkuntza afektibo-sexuala hizpide izango lituzke.
Hau bideratu ahal izateko tresna desberdinak eskaintzen dira:
- - Emakundek argitaratutako materialak eskuhartze hezkidetzailea behatzeko , esate baterako: "Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak", "Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluazio jarraibideak". Bertan behaketarako tresnak daude.
- Bechdelen testa. Filmak, komikiak eta bestelako ikusentzunezko produkzioetan genero bereizkeria antzemateko galdeketa.
- Xixoneko CPRk Sexismoa eskola eremuan behatu eta aztertzeko materialak.
Diagnosia egin ostean, hezkidetza plana gauzatu eta proposamen eraikitzaileak egin beharko lirateke Hezkidetza-plana aberatsa eta errealista izateko. Lan-ildo batzuk proposatzen dira:
- Dagoen baliabidea ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu
- Dagoen baliabidea moldatu edota osatu
- Dagoen baliabidea Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
- Falta dena sortu
Niretzat aipatzekoak dira ematen diren baliabide guztiak, agian gehien garatu izan dena diagnosia izan da baina hortik haratago doan pausua ematea beti bigarren maila batean gelditzen denez, ez da hainbeste garatu. Horregatik, nabarmenduko nituzke curriculuma hobetzeko ematen diren baliabideak. Aipatzekoak, emakumeen ekarpenak curriculum arlo desberdinetarako agertzen diren baliabideak (filosofia, arte, literatura...).
Hau guztia garatzeko ezinbestean sareak oso garrantzitsuak dira, elkarren arteko lanak partekatu eta bideratzeko.
Ikastetxean martxan jartzeko aurrena jakin behar da zer nolako ikastetxeaz ari garen, zein mailatan kokatzeko; hots, oinarrizko maila, maila ertaina edo goi-mailan. Hori ikusirik, maila horri dagokion hausnarketa egin eta ondoren, plana gauzatu proposamen konkretuekin. Ez ahaztu elkarlana ezinbestekoa dela tamaina honetan ekimena aurrera eraman ahal izateko. Aliantzak bilatu eta ez bakardadean ibili. Hori da, hein handi batean arrakastaren gakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina