ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK
Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta genero‐baldintzapenik gabe.
Gida Plana
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Aste honetako gaia “Orientazioa eta aukera
akademikoak” da.
Printzipioz, ematen du, denok libreak garela
ikasketak zein lana aukeratzeko.
Baina errealitatea guztiz ezberdinada da, aukera hauek, aldez aurretik zuzenduta edo
bideratuta daude bai gizonentzat bai emakumentzat.
Betidanik, emakumeen eta gizonen artean
sailkapenak egiten dira, sailkapen hauek egiteko , batzuetan, hartzen dira
ezaugarri biologikoak , baina beste batzuetan kulturalki ikasitako
estereotipoak.
Sailkapenak
beti islatzen dira bizitzan, eremu
ezberdinetan, gure kasuan , besteak beste, ikasketan eta lanean.
Horren ondorioz, datuak oso nabariak dira, batez
ere hurrengo eremuetan:
- Neska ikasleen kopurua mutilena baino baxuagoa da
- Arloak direla eta:Neska ikasleek irudia edo irudiarekin erlazionatutako arloak aukeratzen dituzte, mutilek ordea elektronika eta mekanika aukeratzen dituzte.
Batxilergoan:
- Neska gehiagok Humanistikoa eta Giza Zientziak aukeratzen dituzte, mutilek ordea Zientifiko-Teknologikoa aukeratzen dituzte.
Unibertsitatean:
- Osasun Zientziak adarrean matrikulatuta daude ikasleak gehienak emakumeak dira, Ingenieritzetan eta Arkitekturan matrikulatuta dauden ikasle gehienak gizonak dira.
Aztertzen badira enplegua eta ordaindutako lanaren banaketa:
- Emakumeen aktibotasun-tasa gizonena baino baxuAztertzen badira enplegua eta ordaindutako lanaren banaketa:Emakumeen aktibotasun-tasa gizonena baino baxuagoa da
- Emakume gehienek etxeko lanak egiten dituzte.
Datuak ikusita, argi eta garbi dago, bai
ikasketan bai lanaren banaketan sexu-genero sistemak eragin handia duela eta
indarrean jarraitzen duela.
Hori dela eta tutoretza eta orientazio hezkidetzaile
eta aukera akademiko ez-sexistatarako hezkuntza gakoak beharrezkoak dira gure
ikastetxeetan.
Aipatukoa da hurrengo berria:
Estereotipoak apurtu, eta emakumeak lanbide heziketara
erakarri nahi ditu Migue Altuna Institutuak
Lanbide heziketan, eta oro har, lan munduan
"oraindik dauden estereotipoak" ikusita, Miguel Altuna Institutuak Lanbide
teknikoa da nire aukera izenburupean, emakumeak lanbide heziketara
gerturatzeko jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 24, 25 eta 26rako.
"Zergatik ez neska bat mekaniko lanetan, eta mutil bat
administrazioan?" dio Miren Josune Irazabal, Miguel Altuna Institutuko
zuzendariak.
Urteetako matrikulazio datuak aztertuta, ikusi dute
Lanbide Heziketaren eremuan emakumeek "tradizionalki euren lanak izan
diren lanbideen ikasketak" aukeratzen dituztela. Egun, esaterako, Euskal
Herri mailan fabrikazio mekanikoa ikastea hautatzen dutenen %7a baino ez dira
emakumeak. Datu horiekin apurtuz, Bergarako institutuan emakumeen kopurua
%30era igo da aurten alor berean, eta datu hori "albiste on" izateaz
gain, hausnarketa baten abiapuntu ere bilakatu zen. Jardunaldiok dira
hausnarketa haren emaitza.
Hori horrela, Miguel Altunan gaiarekin lotutako hainbat
ekimen antolatu dituzte jardunaldiotan.
Aipatzekoa da EUSTATek egindako txostean
Unibertsitateko
ikasgeletan, ugaritsuagoa izaten jarraitzen du emakumeen kopuruak (% 53)
Unibertsitateko ikasle gehienak emakumeak dira: % 6 portzentaje-puntu
gehiago, gizonen aldean. Estandar hori ikasketa-maila gehienetan errepikatu
zen: Master eta Doktoretzetan, % 54 ziren emakumeak; Graduetan, berriz,
% 53; eta lehenengo eta bigarren mailako ikasketetan, % 48.
Graduko ikasketetako titulua hautatzeari dagokionez, hona hemen
matrikulazioen sailkapen-zerrenda: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako
Gradua (5.405), Lehen Hezkuntzako Gradua (3.561), Zuzenbidea (3.049),
Psikologia (2.472), Ingeniaritza Mekanikoa (2.375), Haur Hezkuntza (2.084),
Industria Teknologiaren Ingeniaritza (1.642), Erizaintza (1.500), Negozioen
Kudeaketa (1.345), Medikuntza (1.285) eta Gizarte Hezkuntza (1.244).
Baina gero.......
Gai honekin lotutako erronkak izan daitezke hurrengoak
- Tutoretza eta orientazio akademikoan diagnostikoa gauzatzea
- Tutoretza eta orientazio planifikazio hezkidetzailea burutzea
Diagnostikoarekin lotuta hurrengo irizpideak
Marian Moreno-ren “Queremos coeducar” liburuan hezkuntza
praktikak diagnostikatzeko atala dago eta bertan ‘Tutoretza eta orientazio
akademiko-profesional” hezkidetzaile batean agertu beharreko aspektuak:
- Elkar-ardura eta etxeko lana berdintasunean partekatzea gizon eta emakumeen artean.
- Lana (enplegua) izatearen beharra emakume eta gizonentzat.
- Estereotipoen kritika, bazterkeriak aldentzera eramango dituztenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina