Iazko ikastaroen artean Irati Mendigurenena aukeratzen dut. Laburpen sakona egiten baitu
gaiaren inguruan, kontzeptuen definizioa, kasu desberdinak aipatzen ditu, zitak
sartu eta adingabeko transexualitateek bizi behar duten prozesu gogorraz hitz
egiten duen link-a
entzutea gomendatzen dudalako.
Heziberri 2020tik VI. Kapitulua aukeratu dut, ikasleen aniztasuna
tratatzeari eta tutoretzari eta orientazioari buruzkoa:
“Gizarteak –eta, haren barruan, derrigorrezko
eskolak– inklusioaren bidez erantzun behar dio aniztasunari. Eskola inklusiboan
haur eta gazte guztiek jasotzen dute hezkuntza, nolanahikoa ez baizik eta
kalitatezkoa, guztiei aukera berdinak ematen dizkiena modu justu eta zuzenean.
Eskola inklusiboak ikasle guztiei eskaini behar dizkie aukerak eta laguntzak
garapen akademikorako eta pertsonalerako, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak
lortzeko. Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da,
desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes
eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren
adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak,
sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.” (6. orrialdean)
Aipatzen duen aniztasunaren trataeran, esaldi hori topatzen dugun arren,
errealitatean, haurrei eskaintzen dizkiogun ereduak ez dira anitzak, eta
estereotipodun eta rol jakin batzuei erantzuten dien ereduak erakusten dizkiegu
oraindik ere gehienetan. Bestalde, esaten duen bezala, talde eta pertsona
ahulenei aukera eta babesa ematen diegu- ez dela gutxi- baina bere beharrak
asetzeko adinako interbentzioa ez dakit zein punturaino ematen zaion, hau da,
haurraren garapen pertsonalerako eskuhartzea ez dugu jakiten nola egin.
Familiarekin eskuhartzeari dagokionean ere zalantzak ditut, zein motatako
harremanak ezartzen ditugun, harreman eta elkarlan bateratu bat suertatzen den,
haurraren garapen integrala dugun helburua lortzeko.
babesa eman eta laguntza emate
horretan tarte handi bat dago, formakuntzarik jasotzen ez dugulako
Azkenik, nire inguru hurbilean emandako
aurrerapenen inguruan hausnartu ondoren, emakumearen egoera eta honekiko
desberdintasunkeria nabarituko nuke. Beste generoen existentziaz jabetzea eta
hauen presentziaren nabaritasuna inguruan ere aipatuko nuke. Halere, oraindik
ere zaila zaigu bitasun edo binarioa den sistema horretatik kanpo ikustea. Bestalde,
zein “pribilegiatuak” garen okupatzen dugun eta bizi garen lekua kontuan
harturik (emakume,txuria, bizi-maila ona, europearrak…). Hau da, gure borrokak
ez duela zer ikusirik beste arraza, genero, ezgaitasun, kontinente edota
kultura desberdin batean bizi direnekin, eta haien borrokekin; nolabait
esateko, haien abiapuntua gurearenetik urruti dagoela.
Azkenik, eta irakasle garen heinean webgune bat gomendatuko nuke: https://naizen.eus/ Naizen Euskal Herrian sortu den adin txikiko haur
transexualen familientzako elkartea, laguntza, hezitzaileentzako formakuntza eta eskubideen
eta egoera hauen normalizaziorako biderantz pausuak ematen dituena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina