2019/02/20

ANIZTASUNA HELBURU





Iazko postetik bat aukeratuz gero Maiterena hartuko nuke. Ondo argudiatzeaz gain baliabide pila agertzen dira. Ni bat nator berak esandako esaldiarekin: “sailkatze zorrotzaren beharrak elkarbizitzari eragiten dion mina uste nuena baina askoz sakonagoa dela, eta askoz zabalagoa ere bai.”


Familientzat Eusko Jaurlaritzak “transexualitate-egoeran dauden arreta integrala emateko gida” argitaratu du. Eskolentzat badugu “ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko protokoloa”.

Gai honen inguruan entitate ezberdinak lanean daude. Nik Berdindu Eskolak! ezagutzen eta gomendatzen dut. Eusko Jaurlaritzako zerbitzu doakoa da eta LGBT diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna lantzeko interesa daukaten ikastetxeentzako aholkularitza zerbitzu espezifikoa. Klaustroentzako 4-8 orduko formazioa eskaintzen dute eta 6. mailatik aurrera ikaslekiko tailerrak. Ez dugu itxoin behar kasu bat egon arte. Sentsibilizazioa eta eskolako estamentu guztien sexu aniztasunarekiko begirada zabaltzeko baliagarria da. Hau da beraien helbidea guztiok.info@gmail.com




Berdindu Eskolak urrezko arau batzuk aholkatzen ditu:
  1. Diagnostikorik ez egitea: sexu/genero identitatea eta desira orientazio gauza ezberdinak dira.
  2. Irakasleen papera: ikasleen sexualitate prozesuan laguntzea
  3. Ikaslearen beharrak entzutea eta asetzea.
  4. Eskura ditugun baliabideak identifikatzea: Berdindu Eskolak!, materialak… (Arabako Berritzegunean material pila dago)
  5. Genero estereotipoak kolokan jartzeko adibideak aipatzea (erreferenteak)
  6. Ikasleen segurtasuna bermatzen dituzten espazioak eraikitzea, arreta berezia jolastokietan, pasabideetan, jantokian, aldgeletan….

Aurreko guztia kontutan hartzeaz gain, hezkuntzaren eta gizartearen beste erronkak honako hauek izan daitezke:
  • Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
  • Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea txikitatik ikasgelan.
  • Elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina