2019/02/18

IDENTITATEA ERAIKIZ

(Genero) identitatearen gaia oinarri hartuz, honako hitz-hodeia sortu dut:


Pasa den urteko postak oso interesgarriak iruditu zaizkidan arren, ni Patricia Oregiren Ez dago generorik genitalean, egitura mentala da. Aber sartzen zaigun gaztan! izenekoarekin geratzen naiz; izan ere, identitatearen inguruko hausnarketa sakona egiteaz gain (Erdi Aroan genero bakarra zegoela ere aipatzen du, nesken generoa mutilen barnean sartzen zela esanez), Josebe Iturrioz euskal aktibista transfeministaren honako aipu hau ere ekartzen digu: zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren". Esaldi sakon honek zer pentsatua ematen duela iruditzen zait, gauza asko barnebiltzen baititu. 
Horrez gain, identitatearen gaia lantzen duen eta ikastetxeetan gai hau lantzeko oso aproposa den honako bideo interesgarri hau ere plazaratzen digu Patriciak:

Heziberri 2020ri dagokionez, egia da norberaren identitatearen aldeko apustua egiten duela, honakoa baitio:


"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntzaeskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz,         zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukeraberdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak" (7. or.)  
"Generoaniztasuna. Gizartekonstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa      baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna" (45. or.)

Baina errealitatean horrela al da? Hainbat ikerketek erakutsi digute ezetz, identitate "ezberdina" duten ikasle horiek jazarpena jasaten dutela. Beraz, zerbait gaizki egiten ari gara, ezta? 

Nire inguruari dagokionez, genero-identitatean aurrerapen ugari eman direla esango nuke, baina hala ere, aurrerapen horiek ez dira nahiko, sinesmen faltsu gehiago desikasi beharrean gaudela esango nuke. Honakoak dira nire inguru hurbilean desikasitakoak:
  • Generoa eta orientazio sexuala ez direla gauza bera.
  • Generoa eta sexu biologikoa ere ez direla gauza bera.
  • Generoa ez dela binarioa.
  • Identitatea norbanakoak erabakitzen duen zerbait dela, ez gizarteak.
  • ...





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina