Ze zaila den norberarekin ona izatea. Epaiketak alde batera
utzi eta barneko epaileari agur esatea. Egiten dugun, janzten dugun, esaten
dugun, sentitzen dugun edo ditugun nahiak ez juzgatzea ez da lan erraza
jendarte honetako gizabanako bazara; gutxiago emakumea izanez gero.
Gure gorputza den modukoa onartu eta hori maitatzea ere ez
da lan erraza. Albokoari begiratu eta hark duena gurea baino ederrago,
garestiago edo hobeago izango bailitzan.
Ez da erraza norberaren burua ondo tratatzea, ezta ere
ingurukoak edo maite dugun hori. Epaiketak albo batera utzita, ez da erraza
egunero bidaltzen eta kontsumitzen ditugun bizitza mota, harremantzeko era edo
maitatzeko moduak direla eta.
Baina ohituta gauden tratu hauek alboratu eta alternatibak
baditugu. Bai gure buruan maitatzeko, ingurukoekin harreman osasuntsuak
eraikitzeko eta maitasun erromantikoari behin betiko agur esateko. Hortaz, gure
erantzukizuna ere bada, tratu onen
epidemia goxo hau hedatzea.
Egun gure inguruan eta/edo hezkuntzan tratu onak lantzeko
erronkak hauek direla sumatzen ditut:
- · Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinerioan, normalizatzea.
- · Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
- · Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
- · Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
- · Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
- · Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.
Beldur Barik-en web orrian aurki ditzakegu bi bideo labur hauek.
Bertan, tratu onen inguruko hausnarketara bideratzen gaituzten gaiak jorratzen
dira. Beste perspektiba bat eskaini ahal dizkie gure gazteei. Interesgarria eta
baliagarria.
Era berean, dagoeneko esku artean izan dugun gidarekin ere
topo egin dut. Bertan laburbiltzen diren ideia eta mezuak oso lagungarriak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina