2018/03/25

MAITASUNA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA TRATU ONAK



“Ezberdintasun horiek elkarrengandik urrundu egiten ditu bi kideak, eta zuzen-zuzenean eragiten dio, denbora eta espazioari dagokionez, ordura arte berdintasunean oinarritutakotzat jotzen zuten itunari.” Irati Fernandezek, Emakundek saritutako ikerketa -lan baten ondorioztatutako ideia bat da.

Egungo bikote banaketa askoren oinarrian, lan “ikustezin” horren banaketa kaxkarra eta persona batzuen gainkarga dagoela uste dut.

Egunerokotasunean elkar arduraz jokatzea ezinbestekoa da, zaintza eta bestelako zereginetan, bikokideen artean elkar ulertzea egon dadin. Tratu onak eta maitasuna beste era batean ulertzea funtsezkoa delako. Ezin dut esan “maite zaitut”, eta bat garbitzen ari den bitatean, bestea sofan zurrunga etzunduta egon… ezin da, harreman afektibo sexualik izan, leher eginda oheratzen bagara, edota estresaz bizi bagara…

Tratu onak, nor bere buarekiko, besteenganekiko eta inguruarekiko ezinbestekoak dira elkar bizitza positiboa sustatzeko, bizitzaren esparru guztietan. Etxean, zein eskolan, lanean zein aisialdian... Edonon, konpromezuz jokatu behar dugu, eta norberak eginbeharrekoak bete, eta besteak heurena bete dezaten eskatu. Komunikazio, asertibo, hezkidetzailea eta dominazio -menekotasun paradigma gaindituz.

 




Aurreko ikasturteetako post bat aukeratzekotan, Mirenena hautatuko nuke. Bere hausnarketarekin bat egiten dudalako. Askotan harreman dimentsioa eta tratu onez dihardugunean, gure buruarekiko erlazioaz ahaztu egiten gara. Nik bereziki garrantzi handia ematen diot. Norbere buruarekin gustora egon behar dugu eta batez ere, oso garrantzitsua nire ustez, bakarrik egoten jakin behar dugu. Besteekin autoezagutzen bagara ere, gure ahuleziak eta indarguneak ezagutzea funtsezkoa baita, tratu onak eta harreman parekideak izateko. Maitasun erromantikoaren manipulazio eta estereotipoen aurrean irmoki azaltzeko, horietan ez jausteko, ezetz esaten jakiteko, gure gorputza eta nia maitatzeko, edertasun ereduetatik haratago joateko…


Aurreko ikasturteetako beste ikastarokide batena bada ere, ondoko irudia ikaragarri gustatu zait…, ziurrenik patriarkatu sistema horren aurrean babestu nautenak…, nire lagunak izan direlako. Batez ere, neska diren lagun horiek… Bizitzan izan ditudan beldur, kezka, kontraesan, pozak, barreak, sentimenduak, emozioak, sekretuak, ahuleziak…; goiz, arratsalde eta gau ikaragarriak eta dibertigarriak; haiekin hasi eta feminismoan hezi; memento honetan banago, haiengatik da…; neure burua ezagutzen bidelagun izan ditudanak; memento batean edo bestean egon direnak; daudenak eta ez daudenak; nire sekretuak konfiatu dizkiedan guztiei… MAITE zaituztet! Mila esker… ez dakizuen arren… niretzat oso bereziak izan zarete…, zarete eta izango zarete.




Ikasleekin jorratzeko baliabide bat ondoko ipuina proposatzen dut.

Eta abesti-bideo bat lantzeko, Glaukomaren Gure Kaiola litzateke, patriarkatuaren kritika nahiko sakona egiten duen abestia dela deritzot, ohiko estereotipoetatik aldentzea proposatzen du, edertasun ereduak kolokan jartzen ditu, nor bere autoezagutza eta autoestimua bultzatzen duena.


Jendartean eta hezkuntzan landu beharrekoak:

  • Autoezagutza eta autoestimua landu.
  • Asertibotasuna, elkar ardura eta talde lana bultzatu. 
  •  Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
  •  Maitasun erromantikoa gainditzen duten areduak agerian jarri.
  •  Neskak eta mutilak feminismoan hasi eta hezi, ahalduntzen eta maskulinitate eredu berriak indartzen, hurrenez hurren.
  •  Zaintzen garrantzia azpimarratu eta erantzunkizunez jokatzen hasi.
  •  Norberaren konpromisoak bete, eta besteei heurenak bete ditzaten eskatu.
  •  Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
  • Inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kulturaren sustapena. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina