2019/11/24

LEGEETATIK HARATZAGO JOAN BEHAR GARA!






Aurreko edizioetako Argiñe Alkano Loitiren posta aukeratzen dot, uste dodala paperetatik praktikara joateko baliabideak eta bideak jarri behar direlako eta oraindik pausu hori egiteko dagoelako.


Azken urteetako hezkuntzarekin zuzenean loturiko legediak, hau da Heziberri 2020 Planaren Curriculum dekretuek eta II. Hezkidetza planak dioena ezagutzen neban, baina 2004ko Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak eta  2005ko Euskadiko Emakumeen eta Gizonen  Berdintasunerako Legeak adibidez ez nuen ezagutzen zehaztasunez. Eta  nire ustez deigarria da hezkuntza arloari buruz  aipatzen duena bat datorrela ondoren hezkuntza arloko legeekin. Logikoa da horrela izatea, baina irakasleen ezezagutza nabaria dela uste dut.

Urtero ikasturte hasieran,hezkidetzako mintegiak hasten direnean,  saiatzen gara legedia aipatzen hezkidetzako irakasle arduradunak honen gainean jantziak egoteko eta  beraien lanaren babesa legearen bitartez izateko, baina ez da izaten ikastetxeetako klaustroaren ezagutza honen inguruan nahikoa. Eta nolabait hezkidetzako irakasle arduradunak  orokorrean (hau ez da horrela beti noski) babes gutxiekin sentitzen dira beraien lana aurrera eramateko.

Ez da izaten lan erraza inplikazio gehiago lortzea irakasleen artean, batzuetan badirudi irakasle bakoitzaren sentsibilizazioaren edo konpromisoaren araberakoa dela eta ez legearen derrigorrezkotasuna dagoelako. Egoera hau nola konpondu? Programazioa egiterakoan,  Irakasgai bakoitzean, helburu hezkidetzailek idazteko derrigortasuna eta praktikan ipintzeko konpromisoa,….

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina