2017/02/27

Sexualitate Anitzei arreta jarriz

Gaiari buruzko gogoeta pertsonala egin nahi duzun formatua erabiliz edo sekuentzia hau betez:

Aste hasieran garbi nuen genero identitatea eta genero adierazpena ez direla nahastu behar, askotan suertatzen den bezala. Halaber, aste hasieran argi nuen heteronormatibitatea, ikasi dugun era berean, desikasi ere egin daitekeela, nahiz eta hau prozesu oso bat den.

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz orientazio sexuala eta erakarpena ere, neurri batean, gure inguruneak erakutsitakoak direla: desira ere eraikuntza sozio-kulturala dela. Aste hontan landu dugun bezala, sexualitatea ere eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala. Ugalketa du helburu nagusia eta honek markatuko du “ona” eta “txarra” denaren arteko hierarkia: heterosexualitatea eta sexualitate ugalkorra goiko partean izango direlarik.

Gai honen inguruan buruatzen zaizkidan galderak eta zalantzak ez dira gutxi. Izan ere, sexu orientazio batzuk ezagunak banituen ere (homosexuala, heterosexuala eta bisexuala, esaterako), konprobatu dut genero identitate eta sexu-aukeraen etiketa hauek errealitatean dagoen aniztasunarentzat ez direla nahikoa. Hortik, berri hauek ikasi ditut: asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, omisexuala... Errealitatea izendatzeko hitzak edukitzea beharrezkoa da, izendatzen ez dena, ez baita existitzen. Baina halere, uste dut zailena etiketa hauek guregan berpentsatzea dela. Eta ni, heterosexuala al naiz?




Iazko posten artean, Itsasoren post honek deitu dit atentzioa, izan ere, bertan aipatzen diren hainbat material oso interesgarriak iruditu zaizkit. Esaterako, Bollera da bide bakarra ikus-entzunezkoa.


Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezkeen zenbait material:

Amaia Alvarez Uriaren esanetan sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume) eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa). Dikotomia anatomikoa hain da funtsezkoa, aurkitzen ez denean sortu ere egiten dela (adibidez intersexualei sexu bat ala bestea ezartzen diete, dogmara egokitu ahal izateko).

 


  • Pertsona transexualek egunerokotasunean topatzen dituzten zailtasunei buruzko laburmetrai bat:


    Soy homosensual - Headspace de Jake Graf. Corto sobre transexuales  
  • Ikastaroan zehar identitatearen eraikuntza sozio-kulturalaz maiz aritu garenez, gure kulturatik pixkat urruntzen den kultura batean ematen ari diren aldaketa batzuk aipatu nahi nituzke: Japonen ematen ari den 'generorik gabeko Danshiak' mugimenduari buruzko bidio batzuk txertatu ditut, ea zer iruditzen zaizkizuen.

    Halere, atentzioa deitu didan zerbait zera izan da: ateratzen diren pertsonen gehiengoa, guztiak ez esatearren, cisgizonak dira. Bestalde, androginotasuna moda moduan aipatzen da, eta ez hainbeste norberaren sentitzeko moduan. Dena dela, modagatik izanik ere, norberaren identita anitzak bilatzea eta experimentatzeko balio badu, ez dago gaizki... Zer deritzozue?


    Japongo genero gabeak
     

    Danshis sin genero
Astean zehar ikusi dugun bezela, garrantzitsua da genero-sistema binarioa hautsiko duten moldeak eraikitzea. Horretarako hezkuntza afektibo-sexuala hezkidetzailea eskaini behar diegu gure ikasleei. Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak:

  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • Ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
  • Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz eta gorputz eredu anitzak daudela zainduz.
  • Tratu onetan oinarrituko diren harremanak eraikitzea, indarkeriarik gabekoak.
  • Sexualitatea eta plazerra lotuta doazela erakustea.
  • Heteronormatibitatearekin haustea, bestelako ereduak aurkeztuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina