Gizartean
gatazkak negatibotzat hartu ohi diren arren, hauek beharrezkoak dira pertsonon
garapenerako. Hauen trataeran edo irtenbideen topaketan erabiltzen diren moduak
dira, bake egoeran gauden definitzen dutenak. Horregatik, hauen ebazpenerako
baliabide egokiak erabiltzen saiatu behar dugu.
Horretarako,
garrantzitsua da gatazken egiturako aspektuak (pertsonak, prozesua eta arazoa)
kontuan hartzea, bai eta guztion beharrak ezagutuz jokabide egokiak lantzea.
Izan ere, gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu;
harremanak sendotzen ditu.
Horrekin batera,
gatazken ebazpenaren inguruan hitz egiterakoan, ezin dugu ahaztu ez genero
ikuspegia, ezta hezkidetzaren ideia ere. Esan bezala, gatazka baten aurrean,
pertsona ororen beharrei erreparatu beharko diegu parekidetasunean, gatazken
analisiaren “generizazioa” egiten saiatuz.
Gai honen
inguruko iazko ikastarokideen sarrerak behatzen aritu ostean, aste honetan,
Leire Garrorena gomendatzea erabaki dut. Bere izenburuan ondo adierazi bezala,
nire ustez ere, hezkidetza gabe ez dago bizikidetzarik. Horretaz gain, gaiaren
inguruan egindako hausnarketa interesgarria iruditu zait eta asko gustatu
zaizkit partekatu dituen baliabideak eta batez ere, Maria Morenoren ondorengo
hitzak:
"No existe la
convivencia sin coeducación, la perspectiva de género y la
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación"
educación para la igualdad nos ayuda a sentar unas bases sólidas para una convivencia en paz y en igualdad que nos permite ser más felices. De ahí la importancia de abordar de forma sistemática y transversal la formación del profesorado en coeducación"
Argi dago,
hezkidetzarekin batera, gatazken gai hau ere hezkuntzan lantzea beharrezkoa
dela, azken batean EGK-k
antolatutako Bakehizketa tokapetaren inguruko bideoan Ainhoa Aznak aipatu
bezala, gazteen erronka izango da elkarlanean eta berdintasunean beste gizarte
bat eratzea. Hori honela izanik, hauek prestatu beharra dagoela uste dut, honen
inguruan hitz eginez eta sentsibilizatuz.
Hona hemen esaterako, gaiarekin lotuta sarean aurkitu dudan laburmetraia.
Honelakoekin ikasleei gatazken aurrean hartzen ditugun jarrera desegokien berri
eman diezaiekegu, honen inguruko hausnarketa bultzatuz.
Bideo horretaz gain, web orri honetan, gatazken kudeaketari buruzko bilduma
moduko batekin egin dut topo. Bertan, gaiarekiko hainbat adituren (Carmen
Boqué, Paco Cascón, María José Aguado eta José Tuvilla) artikuluak, dokumentuak
eta bideoak aurki daitezke.
Horrekin batera, ondorengo beste bi gida hauek ere interesgarriak iruditu
zaizkit:
- Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak. Helburu bikoitz bati erantzun nahi dio: batetik, hezkuntza-komunitateari tresnak eta estrategiak ematea ikastetxeetako elkarbizitza hobetzeko eta kudeatzeko eta, bestetik, proposamen xume honekin, bakerako heziketa garatzen laguntzea.
- Eskola elkarbizitza hobetzeko programak eta estrategiak. Ikastetxeetan elkarbizitza eta bakerako heziketa hobetzeko inplementatzen diren neurri eta estrategiak zehazten dira.
Honelako
baliabideekin hezkuntza esparruan gatazken gaia lantzen has gaitezke. Gaur
egun, zenbait ikastetxetan hainbat plan egiten hasiak dira. Baina, idatzita
asko jasotzen den arren, errealitatean batzuetan ezer gutxi egiten dela
iruditzen zait. Gatazkak gure egunerokotasunaren parte dira eta horien aurrean
jokatzeko baliabide eta jarrera egokien inguruko informazioa jasotzea
ezinbestekoa izango da. Horregatik, guzti hau kontuan izanda, honako hauek
izango lirateke nire ustez, eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko erronka
nagusienak:
- Gatazkaren aurrean, bai analisian, interpretazioan zein trataeran, genero ikuspegia kontutan hartzea, hauen analisiaren “generizazioa” egiten saiatuz.
- Espazio eta denboraren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea.
- Ikasle guztiek beren beharrak eta interesak adierazteko parte-hartze aktiboa bultzatzea eta honetarako guneak zabaltzea.
- Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna.
- Ikasleekin gatazkaren ikuspegi positiboa lantzea eta hauek modu egokian tratatzeko baliabideak eskaintzea.
- Aniztasunaren trataera ardatz izatea, jakinda identitate anitzekoak garela, hierarkizaziorik gabeko identitateak eta elkarren beharra dugunak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina