GOAZEN
DENBORA ETA ESPAZIOA
DENBORA ETA ESPAZIOA
ERALDATZERA
BERDINTASUNEAN ETA
PATIOETAN
HIRIETAN
KALEETAN ETA
ESKOLETAN
EMAKUMEEK ETA
PERTSONA GUZTIEK
TOKIA IZAN DEZATEN
BEREIZKETARIK GABE
KONTZIENTZIA SORTUZ
KRITIKOTASUNA BULTZATUZ ETA
GENERO IKUSPEGIA
GURE BIZITZAN TXERTATUZ
Aurreko edizietako sarrera bat aukeratzerakoan, Garazi Esnaolarena aukeratu dut. Hasteko, asko gustatu zait tituloa: EGIN LEKUA, EMAN DENBORA eta bestetik, bere bizilekuaren egindako deskribapena, betaurreko moreekin ere, gustura irakurri dut.
Sentsibilizaziorako, bi irudi hauek nahiko adierazgarriak dira:
Ditugun patioak:
Nahi ditugun patioak
Irudiak artikulu batetik hartuta daude: Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak : diseinuaren eragina genero nortasunaren eraikuntzan. Artikulua ideia interesgarri batzuk adierazten ditu, nik esaldi batekin geratuko nintzateke: "espazioa ez da neutroa, baldintzak ezartzen ditu eta pertsonen arteko elkarrekintza moldatzeko gaitasuna dauka". Artikuluan, Dinamarkako eskola bat aipatzen da erdu gisa, Skade.
Badago material bat, segurki ezaguna dena, baina nire ustez, aipatzekoa, batez ere espazioari dagozkion jarreretan eta ekintzetan esku hartzea egin nahi denean. Materiala Emaisia elkartea Urtxintxa eskolak eskaintzen du eta helburua balioetan oinarritutako astialdi hezitzailea bultzatzea da,jendartearen eraldaketa bermatzeko.
Garbi dago espazio fisikoaren eta denboraren kudeaketak harremanak baldintzatzen dituela eta sexuaren araberako botere harremanak finkatzen dituela. Orduan, erronkarik nagusiena, berdintasunezko espazioak eta denborak definitzea da. Horretarako:
1.- Modu kontziente batean aritu behar gara. Ondorioz, espazio eta denboraren erabilera ez sexistari buruzko hausnarketa egin behar da.
2.- Errealitatearen etengabeko azterketa egin behar da (pentsaera kritikoa) eta espazioaren eta denboraren kudeaketa sexista gainditzeko estrategia eta tresnak bilatu behar dira.
3.- Aurrekoa lortzeko, formazioa beharrezkoa da, normaltzat hartzen dena apurtzeko eta genero ikuspegia eransteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina