Aste honetan, nire herriko kaleen izenak aztertzen aritu naiz, eta pertsonei zuzenduta dauden 23 kaleetatik 20 gizonei dagokie, eta soilik 3k dute emakume izena eta horietatik bi Santak dira. Clara Larrañaga Parkea da emakume erreal baten atzean dagoena, XX. mende hasierako abokatu gaztea izan zen Madrilera joan zen lanera.
Argi gelditzen da errepresentazioan emakumea hutsala geratzen dela beste behin ere. Dagoeneko udal ordezkari batzuekin jarri naiz harremanetan egoera honi buelta eman nahian.
Honekin lotuta, kezkatzen nauen beste gai bat eskoletako atarien diseinu eta erabilpenarekin lotuta dago. Nire alabaren eskolan bizpahiru urte dira hausnarketa egiten hasi zirela. Abendu honetan hasi dira Haur Hezkuntzari lotutako 3 eremuetan aldaketak egiten. Hemen pare bat argazki:
Gakoa Lehen Hezkuntzako patioan dago, ez da lortzen kontsentsurik zer nolako aldaketa egin nahi den. Hala ere, Hezkidetza Batzordea osatzen dugunok, eztabaida Batzorde ezberdinetara bideratzeko hautua egin dugu, eta poliki poliki bada ere hasi da jendea kontzientziatzen aldaketaren beharraz.
http://www.tierraenlasmanos.com/reformar-patio-escuela-en-espacio-educativo/
http://www.fepsu.es/escuela/patios-coeducativos-abrir-la-escuela-para-transformar-la-ciudad.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina