"Feminismoak espazio pribatuaren eta publikoaren arteko dikotomiaren kritika nabarmendu du, baita partaidetza eta espazio publikoa lotuta egon behar direlako ideia ere. Partaidetzak espazio publikoan egon behar du? Badago parte hartzeko modu bakar bat? Gai hau jorratu duten lan batzuetan, sareen garrantzia, kontzeptu gisa duen balioa, horien kudeaketa, jatorria eta garapena azpimarratzen da. Sarea osatzeak berak emakumeen partaidetza dakar."
Alboan institututuak Kolonbian egindako ikerketa batetik ateratako partaizetzari buruzko azalpena: emakume partaidetzari buruzko ikerketa. Interesgarriak iruditzen zaizkit ematen diren gizartearentzako erronkak, haietariko asko gurean ere erronka dira eta.
Nik gurean
partaidetzaren inguruan ikusten ditudan bi aspektu aipatu nahi ditut:
Alde batetik gizonezkoek
emakumeen partehartze bultzatzean lagundu behar dute. Beraiek ere irabazten
dute. Gizonezkoek ez dute pausu bat atzera eman behar, lekua egin behar dute
ondoan eta horrela aukera izango dute oso ondo prestatutako lankideak ondoan
izaten.
Azken arrazoi honengatik hautatu dut iazko Patrizia Oregiren sarrera. Berak ere gizonen zer egiteko partaidetza berdintasunean aipatzen duelako
Azken arrazoi honengatik hautatu dut iazko Patrizia Oregiren sarrera. Berak ere gizonen zer egiteko partaidetza berdintasunean aipatzen duelako
Beste aldetik, plazara irteteko emakumeak bakarrik sentitzen
dira. Nire ustez horretan sorodidadea oso garrantzitsua da. Lidertza edo
ordezkapena hartzeko gaitasunak dituzten emakumeak aupatu behar ditugu. Horiei
segurtasun taldea sortu behar zaie. Sentitu daitezela babestuta. Hau berdin da
ikasgelako ordezkaria izateko, auzokideen erakundearen ordezkaria izateko edo
udaletxeko hautagaia izateko.
Badaude emakumeak
pausu hori emateko grina dutenak. Baina txarto ikusita dago emakumeek anbizioa
izatea. Gazte gazteak direnean eta grina hori sortzen zaienean, orduan
ingurukoen artean babes emanda eta bere gaitasunak lantzean, etorkizuneko
EMELIDERRAK sortuko dira!.
Emakume, gazte
eta ahaldun baten adibidea eman nahi dizuet. Aupatu eta babestu behar duguna
etorkizunean gure herrian lidertza har dezan. Bere izena Irati Alcantarila
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina