Partaidetza parekidearen irakurgaian azaltzen zaigun definizioa azpimarratuko nuke:
“Gauzak eraikitzeko eta aldatzeko eskura ditugun estrategia ahaltsuen artean hauek ditugu: gure gaitasun eraldatzaileaz jabetzea, bidegabekerietan parte ez hartzeko erabakia hartzea, eta konpromisoaren alde egitea. Baina hori guztia landu egin behar da, “trebatu” egin behar da, “entrenatu”, gure harremanak eta ,nola ez,eskola bera ideiak alderatuz eta eragile guztien parte-hartzea sustatuz demokratizatu beharra dagoela jabetuta.”
Partaidetza parekidea lortu ahal izateko hiru erronka ditugu:
1.- Parte hartzen jakiteko ezagutu behar ditugu trebetasunak eta ditugun gaitasunak. Herritar gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko eta horiek praktikan jartzeko ezinbestekoa da horretan trebatzea.
2.- Parte hartu ahal izateko ezinbesteoa dugu foroak sortzea. Eskola komunitatetan eragile guztien parte hartzea sustatu behar dute, hezkidetzaren betaurrekoak jantzita.
3.- Parte hartu nahi izateko prozesuan motibazioa ezinbestekoa dugu. Parte hartzearen beharra, ilusioa, gogoa eta zergatia kontuan izan behar ditugu.
Ildo honetatik, 2016an Maitanek idatzitako posta aukeratu dut: "Partaidetza ere politika da". Berak dio generoari atxikitzen zaizkion estereotipoak eta rolak barneratzen ditugula eta horren arabera sozializatzen garela. Horren araberako hizkera, gorputz hizkuntza eta kodeak erabiltzen ditugula.Hau dela eta trebakuntzaren beharra azpimarratzen du, herritar ahaldundunak izateko.
Bukatzeko trepasillosyaulas.blogspot.com/p/accion-tutorial.html orrialdean "educación no sexista" atalean ondorengo materiala interesgarria eta baliagarria iruditu zait: Guía de buenas prácticas para favorecer la igualdad entre hombres y mujeres en educación.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina