PARTEHARTZEAREN DEFINIZIOA:
• Pertsona orok du parte
hartzeko eskubidea modu libre eta boluntarioan • Ardura, konfiantza, elkar lankidetza,
kooperazioa, konpromezua eta exijentzia • helburu eta interes komunak lortzea
banakako zein taldeko beharrei erantzunaz • Testuinguru aldaketa sozial,
kultural eta hezkuntzakoetan aldaketak gertatzea onartzen du • agente inplikatu
guztien aldaketen antolakuntza eskaintzen du • Integrazio sozial, kolektibo desberdinen elkarbizitzarako eta
aniztasunerako bide eraginkorra da. • Kultura parte-hartzaile baten alde
egiteak parte hartzen irakasten du.
Gaiari lotutako gustatu zaizkidan hainbat zita uzten ditut, pentsatuarazi
egiten dutenak:
“Esparru publikoak emakume-ereduen falta. Eta dauden
emakumeek askotan ez dute beste egiteko modurik azaltzen, tradizionalki
maskulinoak izan diren rolak eta estereotipoak erreproduzitzen agertzen dira.
Ereduak izateak, azken finean, etorkizunean gizartean non eta nola egon nahi
dugun irudikatzen laguntzen digu.”
“Etxeko-pribatuan gizonen
inplikazioa eta konpromisoa ez da neurri berean eman, beren espazioa ez
bailitzan. Eta dikotomiaren logikari jarraituz, eremu publikoa emakumeena ez balitza.”
Eskolatarako baliabideei dagokienean, denek taldearen
parte sentitzeko giroa sortu behar dugu, parte-hartzea sustatzeko, parte-hartze
parekidea suertatzeko alegia. Autoestimua eta ahalduntzea lantzea ere
horrekin lotuta dagoela uste dut, izan ere, norberak bere buruarekiko duen
irudiaren maila zerikusia du egiten duen parte-hartzearekin, nire ustez.
Azkenik, erabakiak hartzerakoan taldean hartutakoak izatea, batzarrak eta
kolektibak bultzatuz, denek hitz egiteko
aukera bermatuz eta ziurtatuz.
Azkenik, Mujeresenred- eko bideo hau gomendatu nahiko nizueke, eta
iazko postetatik honako hau aukeratzen dut. Bukaeran egiten dituen
hausnarketetan partaidetza ahalmen bat dela eta errealitatea sortu eta
eraldatzeko aukera ematen duen begirada positibo hori ahaztu behar ez dugulako!
Bestetik, txertatzen duen haurren parte hartzearen pdf azterketa ere oso
interesgarria iruditu zaidalako!
Bukatzeko, Cualca Argentinako sketch programaren umorezko bideo hau
uzten dizuet!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina