Pasaden urteko
post-a Artaldetik At-en
ariketa aukeratu dut, 2018ko urtarrilaren 22an idatzitakoa da. Izenburua “Parte hartu, izateko parte”.
Post hau aukeratu
dut, jorratzen dituen gaiak eta adibideak oso egokiak ikusten ditudalako.
Ainhoa
Azurmendiren erreflexioaren inguruan (sagardotegien denboraldiaren ekitaldiaz) “Ez al dago gure inguruan
ohore hori merezi duen emakumerik?” aipatu behar da justu aurten, EITB-ko
kazetaria den Olatz Arrietak, denboraldiari hasiera eman dio Astigarragan eta “
hau da aurtengo sagardo berria” esaldia berak esango du.
Kattalin Minerren
erreflexioa ere bikaina.
Beste gai bat ere
mahai gainean jartzen du: euskal dantzak. Berak aipatzen du, bere inguru
hurbilean, aldaketak ikusten ari dela. Egia da, azken aldian, askotan ikusi ditudala,
telebistan, horren inguruko adibideak. Nire inguruan, ordea, ez dut aldaketarik
ikusten; herriko dantza taldea oso “tradizionala”da, eta, dantzetatik aparte
(Santa Ageda, herritik abestu…), askotan bananduta egiten dituzte, neska eta
mutilek.
Nire inguru hurbilean behatutako aspektuen inguruan, Galdakao Boleibol
Taldea klubaren inguruan hitz egin dut, bertan 25 urte eman baitditut. Hor eman
den bilakaera oso nabarmena izan da, jokalari aldetik aspaldi gehiengoa
emakumezkoa bada be, azken urteetan entrenatzaile zein gestio esparruan ere,
nesken parte-hartzea biderkatu baita.
Eta hona hemen
partaidetza parekidea sustatzeko asmoz, aurkitu dudan baliabide bat (erderaz dago).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina