2019/01/25

BALIABIDEAK ETA KURRIKULUMA







Argi dago kurrikulumak hezkidetza landu behar dela esaten duen arren, errealitatean ez dela hori gertatzen, hasteko, irakasle askok ez dakitelako hezkidetza zer den ere. Irakasleoi hezkidetzan eta hori aplikatzeko baliabideak emango dizkigun formakuntzatik hasiko nintzateke, hezkuntzak berak bere asko har dezala egitekoa. Garrantzia handiagoa eman honi, izan ere, behin edo bitan soilik aipatzen da kurrikulumean zehar, eta hain beharrezkoa gure gizartean..

Kurrikulumean hezkidetza txertatu eta benetan horrekin landu egin ezkero, nire ustez etorkizunera begira, haur horiek gizarte parte diren heinean aldaketa handiak ikusiko lirateke euren harremanak eraikitzeko momentuan, berdinkeriaz, eta diskriminazioa gutxiagotuz. Gure lanari dagokionean, hezitzeko modua planteatu bai (beti egin beharko genuke, behintzat) baina hezkidetzailea den materiala edukita, aspektu horretan lasai egoteko aukera izango genuke, nahiz eta aplikatu baino lehen errebisatu, ezer moldatu beharrik ez genuke izan behar.

Iazko postetatik Irati Mendiguren Cosgaya -rena aukeratzen dut, laburpen ona egiten baitu gaiaren ingurukoa, eta baita bi material didaktiko aurkeztu ere, jada ezagunak nituenak.

Kurrikulumaren ildora, gaur sexualitatearen inguruan irakurri dudan artikulu bat uzten dizuet. Aspalditik dugun arazoa oso ondo identifikatu eta deskribatzen duela iruditzen zait, sexualitatea nola landu hain zuzen. Halere, albisterako jarri duten argazkiak harritu egin nau. Irudia aztertu ondoren konturatu naiz zein desberdintasun ageri duten elkarrizketatuak postura eta presentzia aldetik, emakumeen egote modua eta gizonarena. Zein barneratuta dugun artikuluan zehar aipatzen duten “GORDETZE, IZKUTATZE, BABESTE hori… eskuekin tapatuta kasu honetan”.

Gustatu zaidan esaldi batekin agurtuko naiz: behar-beharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea. Pertsona bakoitzak beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez gero lortuko da helburu hori.”

Jarrai dezagun eraldatzen ba…!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina