Asko gustatu zait Equipo Clavesek 1994. urtean proposatu zituen parte hartzeko baldintzak; parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta nahi izatea, alegia. Proposamen honekin bat egiten dut, hiru horietakoren bat ez bada betetzen, ezinezkoa baita behar bezala parte hartzea egungo gizartean.
Aurreko edizioetako postetatik Irati Mendiguren Cosgayarenarekin geratzen naiz. Izan ere, post benetan interesgarria eta baliabide ugariz osatua eskaintzen digu. Hezkuntza ez-formalean eskuhartean eduki izan ditudan Oinherri liburuxkak benetan interesgarriak dira haurren parte hartzea sustatzeko, eta hezkuntza ez-formalerako idatziak badira ere (udaleku nahiz ludoteketarako), hezkuntza formalean aplika daitezkeen hainbat pauta interesgarri ere aurkezten zaizkigu bertan.
Beste hainbat kidek ere aipatu duen moduan, emakumeen partaidetza sozio-politikoaz diharduen eta horri buruzko gogoeta egitera bultzatzen gaituen ondorengo bideoa ere aipatzen du Iratik:
Nire inguruan gaiarekiko nolabaiteko kezka dagoela esan daiteke, baina jendeak kontraesan handiak ditu eta ez ditu botere-harremanak alde batera utzi nahi. Emakumeok subjektu pasibo izatetik aktibo izatera igaro beharra daukagu, alor ezberdinetan inplikatzen hasi beharra dugu.
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea bultzatzeko erabilgarria izan daiteke Mujeres y Poder. Poder con, poder por; poder para izeneko unitate didaktikoa. Bertan, emakumeek eta gizonenek historikoki jasan dituzten (des)berdintasunak islatzen diren ariketak daude. Helburua ariketak egiten diren heinean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea izango litzateke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina