Honi tiraka nengoela, ondorengo posta aukitu dut aurreko ikastaroko kideen artean. Bertan, Jara Iriartek haurrekin sortzen saiatzen garen parte hartze prozesuaren inguruan egiten duen irakurketa oso interesgarria iruditu zait. Nire lanean, parte hartzeko prozesu hauek irekitzen hari naiz piskanka eta nire haurren artean hitz egiteko arazo asko ez badago ere, entzuteko arazoak badaudela ikusi dut, beraz, honi nola aurre egin jakiteko estrategiak ere martxan jarri behar ditut.
Prozesu guzti hauen inguruan Joxemi Zumalabe fundazioak egiten dituen ekarpenak eta ematen dituen proposamenak biziki interesgarriak iruitzen zaizkit. Dabilen harriari goroldiorik ez liburu eta dokumentalean parte hartze prozesu parekideak martxan jartzeko hainbat proposamen zehatz aurki ditzakegu. Agian, hauek habiapuntu gisa hartu ditzakegu, helduetan eta militantziaren inguruan oinarrituak badaude ere, haurrekin egiten ditugun prozesuetan txertatu bait ditzakegu, bizitzako etapa honi egokituak beti ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina