2019/01/16

SUBJETU AKTIBO

"Ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjetu eragilea izan behar du, partaidetza aktibotik pasatzen...ikaskuntza-prozesu horren diseinuan ikasleek izan duten genero-sozializazioa kontuan hartzen ez badugu eta horren arabera esku hartzeak programatu, behin eta berriro islatuko dira gizartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak ets egiteko moduak, parte-hartze horretan botere-harremanak erreproduzituz eta norbanako eta taldeko garapena mugatuz".

Honako paragrafoarekin hasten da aste honetako irakurgaia, eta borobilduz, amaieran ere esaldi bera jarri izan balute, ondorio moduan ere baliagarria litzatekeela iruditzen zait. Lehenengo jarduerako Txatxilipurdi kolektiboko bideoan dioten moduan, subjetu aktibo moduan errekonozituak izatea da gakoa; haur eta gazteentzat, baita emakumeontzat ere. Geure gaitasuna eta eskubidea errekonozitu ezean, geure parte hartzea ez da osoa izango. Geure errealitatea, geure nahiak, geure beharrak, geure ilusioak, geure perspektiba...ez bada proiektu eta bide berrietan txertatzen, ez dira inoiz parekideak izango, ez dira anitzak eta berritzaileak izango.
Poriektu eta bide berriak diot, baina egunerokotasuneko detailerik txiki eta sinpleenetaz ere ari naiz. Momentu oro erreproduzitzen ditugun botere harremanetan isladatzen baita parte hartze desorekatua, nore hitzak duen garrantzia, pixu gehiago. Ikastetxean, gaztetxean, tabernana, familian, lagunartean...emakumeon subjetu aktibo izaera arlo batzuetan soilik dago errekonozitua, beraz, gai batzuen inguruan jardutean, geure iritziak ez du horren besteko garrantziarik, ez baitakigu zertaz ari garen.
Aurreko urteko Garazi Esnaolaren Parte hartuz, parte izaten, parte hartzen idatzia aukeratu dut, ezagutzen ez nuen proiektu baten berri ematen duelako bertan. Tolosako Womansarea, hain zuzen ere. Baina Artaldetik Atek egindako idatzian topatu dudan Kattalin Minerren esaldia asko gustatu zaidanez, aurten berriro aipatzeko gogoa izan dut:
"Zerbaiti buruz ikasi badut denbora honetan, generoaren lausotasun eta malgutasunaz ikasi dut. Gizon-emakume kartzelak gugan eragiteko duen gaitasunaz, baina guk geuk hori bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere bai".
Eta esaldi honi jarraituz, inguruan ikusi eta erreproduzitu ditudan egoeretan bada errepikatzen den aspektu garrantzitsu bat: isiltasuna. Emakumeok, inguruan gertatzen denaren aurrean isiltzeko entrenamentu bikaina jaso dugu. Gertatzen ari denaz jabetuta ere, askotan isildu egiten gara. Nire ikasle batzuengan ikusten dut, nire familiako emakumeengan ikusten dut, kalean ikusten dut eta ni neu hortan ikusten naiz askotan. Beraz, dinamitatzen hasteko edota jarraitzeko, lausotasunezko egoerak badira ere, hasi gaitezen desadostasuna adierazten, entzunak izateko geure eskubidea aldarrikatzen. Ondokoaren parte hartzea gutxiesten ari den egoera batean bagaude, eta bera erantzuteko indarrez ez badago, has gaitezen bere alde posizionatzen. Zalantza airean gelditzen bada ez diogulako babesa eskainiko emakume horri, zalantzak kalte besterik ez digulako egiten, eroaren paperean jartzen gaituelako, gorputzean sentitzen duguna isilarazten duelako.

Baliabide bat eskainiz, Mendigorriako ikastetxe publikoko proiektua aurkezten dizuet, eskola komunitate bihurtua, non ikasleen batzorde mistoek esku hartzea duten eskolako erabakietan (harremanetan, patioaren antolamenduan, ...) eta bertako aukeretako bat, Liderrak diren eta goraipatzen ditugun pertsonen inguruko hausnarketa hau doakizue. Bertan, geure iruditegian Lidertzat daukagun eta izan beharko lukeenaren arteko lanketa bat proposatzen dute, geure helduei, aniztasun osoan, duten balioa emanez eta ikastetxe barrura eramanez, haien jakintzak ikasleekin konpartitzeko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina