2019/01/13

NON DAUDE EMAKUME IZENAK NIRE HERRIKO KALEETAN?



Izena kaleei emateko ohitura zaharretatik dator, eta helburu praktikoak ditu batez ere, hau da, lekuen lokalizaziorako edo hiri espazio barruan lekuko bezala. Orain dela asko, gure lurraldeak ez zituen kaleak izendatzeko baina bai izendatu zitugun ustekabe geografikoak, bideak eta gero, etorri ziren auzoak eta azkenik etxeak. Ez alferrik, Euskal Herriaren ezaugarrien bat da baserria da,  normalean  baserriak izen berezia zituzen, eta sarritan lehen aldiz bizi izan zen familiaren abizenarekin izendatzen ziren.  Horrela izan zen XIX menderarte baina XIX mendetik aurrera kale bati izena emateak asmorik gabeko ekintza izateari utzi zion.  Eta benetan, kaleei emandako izenak asko esaten dute, haren gainean erabakitzen duten botere politizo, sozial eta kuturalei buruz.  XIX mendean nire hiria asko handitu zen.  Hortik aurrera, botere lokalak herrietako kaleak modu batean edo bestean deitzerakoan kontsienteak ziren izen horiek lotuko zirela auzotarren memoria kolektiboan.
Kale bat auzotar ospetsuaren izenarekin bataiatzea erakusgarri handienetako bat da eta herri batek aukeratzen duenean auzotarren izena kale bateri ematen dio bere iraunkortasuna hurrengo belaunaldian.  Hori dela eta, itzelasko ohore bat izan zen  eta da zure izena aukeratua izatea.  Askok nahi zuten ohore hori baina gutxik lortu zuten. Eta lortu zutenek gizonak soilik izan miren (Matxin, Uriguen edo Lauaxeta).
Tamalez, triste aitortu behar dut  herrian EZ DAGOELA  ez kale, ez enparantza, ez bide bat emakume izenarekin.  Zelan izan ahal da hori posiblea?  Ez daude gure herrian emakume ausartak, langileak.
Emakumeen errepresentazioaren borroka Euskal Herriko berdintasunaren aldeko borrokarik luzeenaetariko bat da.  Nire ustez emakume xelebre edo soilik “emakume” hitza kaleak bat izendatzeko tradizioa aberastu egiten duela, ez ahuldu. Emakume batek han edo hemen, honetan edo hartan, eskubide apur baten aitorpena lortzen duen bakoitzean, emakume guztiak ez ezik, gizarte osoa aberasten da.


Pasadan urteko sarreretatik Iratxe Laesen Wikiemakumeari buruz egiten buen hausnarketaarekin lotzen naz:
“Guztiz beharrezkoak dira WIKIEMAKUMEAK bezalako proiektuak. Garai bateko emakumeen ekarpenak gorapaitzeko eta hurrengo belaunaldietakoei informazioa helarazteko.
Horrela gutxienez interneten errepresentazioa izango dugu. Eta errepresentazioa duten gutxi horien lana agerian utzi ahal izango dugu, memoria historikoa berreraikiz…”

Hona hemen berri bat eta bi bideo  errepresentaziorako oso interesgarriak direnak. Gure borroka ez da bakarrik Euskalherrikoa baizik eta mundu osokoa ....#kaleak gureak dira#




Area de cultura de Algodonales (Cadiz)


Leila Zammar's campaign  in Italy





London twitter campaign

Bukatzeko gure artean lantzeko erronken artean hauexek aipatuko nituzke:


  • Bai herrietan bai hiritetan, antolaketa, diseinua eta kaleko expazioen erabilera aztertu eta izendatu emakumeen errepresentazioa aintzat hartuta.
  • Projektu baten bidez mapeatu (sare sozialetara igo) emakumearen izena dauzkaten kaleak horrela bisibilizatu egingo dira   Horretarako kaleen izendegiak ikastetxean aztertu beharko dira eta ondorioak aztertu.  Ikasleak  hausnarketa sakon bat egin beharko dute.
  • Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak gehiago landu ikastetxeetan ( honen inguruan kontsumobidekoak ikastetxeetan ikastaroak egiten dituzte baina  ez dira nahikoak).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina