2018/02/23

ANIZTASUNA SEXUALAK

Azken aste honetan argi gelditu da beste normalitate bat asma dezakegula, pertsona bakoitza bere sexua baina gehiago izan litekeela. Batzuetan emakume femeninoak izango dira, baina beren jarrera maskulinoa izanik; beste batzuetan ordea alderantziz. Hala eta guztiz ere, denek eduki beharko lukete behar eta merezi duten lekua. Aste honetako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz ikasitakoa desikasi dezakegula, heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko gai garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula. Hau jakinda, gai honen inguruan bururatzen zaizkidan galderak eta zalantzak, asko dira. Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela. Hau da, garrantzitsua da jendea bere sexuaren arabera ez baloratzea, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera. Baina berriz ere sistemaren interesak aurrejartzen dira norbanakoaren ongizate eta garapen askea mugatuz. Izan ere, jendarte patriarkal sexistan sexu sailkapenaren atzetik, sexu-genero estereotipoak datozelako, eta, ondorioz, bizitza eremuen garapen erabat baldintzatuta. Sailkapen bitarrak zalantzan jarri ezkero, sistema sozialaren antolakuntza ere zalantzan. Modu honetara, guztion garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat, eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat. Hala dio Amelia Barquinek: “Erabileran dago gakoa, erabilerak izan daitezkeelako sexistak, edo arrazistak”. 

Bestetik, Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok jardunaldi batzuetan grabaturiko “Bollera da bide bakarra” bideoan estrategikoki homofobiatik eta jazarpenetik urruntzeko zenbait argudio ematen dituzte.


Iazko ikastaro kideek egindako posten artean, ANIZTASUN SEXUALARI LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA izenburupean Begoñak idatzitako testua pentsatzen dut dela osatuena: irudiak, grafikak, proposamenak, anitzak eta esanguratsuak iruditu zaizkit, bere diskurtsoa koherentea eta bukaerarako uzten duen hausnarketa, partekatzeko modukoa.

Bukatzeko, nire aburuz honako hauek izango lirateke hezkuntzak zein gizarteak hartu beharreko erronkak:
  • ·         Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • ·         Ikasle bakoitzaren errepika-ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidea bermatzea.
  • ·         Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
  • ·         Pertsonen arteko harremanak hobetzea.
  • ·         Maitasuna, segurtasuna, elkartasuna sustatzea.
  • ·         Sexualitatearen garapen integrala eta atsegingarria bermatzea.
  • ·         Heteronormatibitatetik aldentzen diren ereduak aurkeztea.
  • ·         Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat