Baina ezin
ukatu, ezta ere, azken hamarkadetan jendarteko bizitza arautzen duen legedian
izandako aurrerapausoak, hezkidetzari begira.
Mari Jose Urruzolaren
hitzek oso ondo laburtzen dute egoera hau:
“Emandako
pausoen ebaluaketak akatsak zuzentzen lagunduko du, hutsuneak betetzen eta, batez ere, Eskola Mistotik Eskola
Hezkidetzailera gradualki hurbiltzeko eman behar diren pauso berriak
definitzen”.

Ondorengo hamarkadan, materiala sortzeko eta esku hartze estrategiak garatzeko asmoz martxan jarritako hezkidetza mintegiei eustez aparte, gradu-ondoko ikasketa propioak garatzen hasi ziren, hezkidetza izanda ardatz. Zenbat lan! Eta ze gutxi heldu den ikastetxeetara.

Si estas normas te la resbalan, BUSTI ZAITEZ!

1.- Aste honetako
jarduera zehatzean zentratuz, Legedia aldatzeak duen garrantzia oso garbi
ikusten dela “Hezkuntza sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren
prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu zenetik dagoen mugimendua ikusita.
Ez da nahikoa, baina emakumeok liderra eramandako aldarrikapenak babes
instituzionala izateak asko lagundu dezake indarrak batzen eta hezkidetzaren
begirada zabaltzen ikastetxe guztietan.
Boterea duten eragileen
aldetik zenbat oztopo eta zenbat maltzurkeria egon diren hezkidetzari mugak
jartzeko kontutan hartuta. Maria Jose Urruzolaren “Guía de Chicas” liburuaren kontra, adibidez
2.- Legediarekin lotutako
eta berdintasun errealaren bidean ditugun erronka nagusiei buruz, bat nator
irakurgaian aipatzen den ideiarekin, hau da, “irakasten denaren hezkidetzarako
izaera bermatzea” izan beharko lukeela gure ardura nagusia: estereotipo
sexistak baztertu curriculumetik, historian eta zientzian emakumeek izan duten garrantzia
azpimarratu, gaitasun afektiboak garatu, hizkuntza zaindu (ez bakarrik hiztegi sexista
ekidin egiteko baizik eta komunikazio era guztietan sexismoa eta estereotipoak
baztertzeko: irudiak, adibideak, esamoldeak, ea.), eta ikasketa eta lanbide
aukera guztiak gauzatzeko aurreiritzi gabeko orientazioa txertatu.
Ildo honetatik, bideo
bat uzten dizuet, “reflexiones para profesionales de la enseñanza”,
interesantea iruditu zaidalako.
3.- Zer lortu dela gure
inguruan hezkidetzaren harira sortutako legediari esker? Zorionez, gauza bat
baino gehiago baina zerbait azpimarratzekotan, genero indarkeriaren aurka
emandako urratsak uste dut direla garrantzitsuenak. Ez dira hainbeste urte “normaltzat”
jotzen zirela epaitegietan emakumeak beraien bikotekideengandik jasotako
jipoiak, zigorrik gabeko jokabideak bihurtuz. Gaur egun legediaren
aldaketarekin batera jendartean zabaldu den kontzientziazioak egoera honi
buelta ematea lortu dute. Orain falta da beste pauso bat, garrantzitsuagoa:
jipoitutako, bortxatutako, mehatxatutako emakumerik ez egotea.
4.- Araututako xedeen
artean, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua” (201/2008, abenduak 2)
hautatu dut, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan batez ere, baina baita Lehen
hezkuntzako azken hiru edo lau mailatan, ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabide
bezala, diskriminazioa dakartenak aipatzen dituelako modu testualean, orientazio
sexualarekin erlazionatutako irainak barne, alde batetik, eta “… pertsona
horren sexua dela eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea,
eta horren helburua pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta,
etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea”,
bestetik. Giroarekiko aipamena iruditzen zait aurrerapauso bat, giroan
ezkutatzen direlako ondoren arazo larriak eta indarkeria agresiboagoa bihurtzen
diren jokabideak.
Ondoren datorren“Aitatxo maittia” bideoak erakusten duen bezala?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina