Telebista jaio zenetik, bere aurrean eseritzen diren pertsonengan eragiteko erabili izan da. Bere bitartez, estereotipoak eta rolak trasmititzen zaizkigu. Bere bitartez, bizi modu idealak edota eredu estetiko desiagarriak heltzen dira gure etxeetara, gure begietara eta batez ere, gure burmuinetara.
Azken aldian, Goazen telesaila izaten ari da Euskal Herriko gazteen artean, arrakasta gehien duen programa. Guraso askok hainbat arlo positibo ikusten diote telesailari: alde batetik, euskara hutsean da, eta zintzoak izanez, ez dago gazteek telebistatik ikustea gustoko duten euskarazko programa asko gaurko parrilan. Hala ere, Goazen bakarra dela esango banu, "Gure kasa" ahaztuko nuke. "Gure kasa" Tele 5-ko "Mujeres, Hombres y viceversa" antzerako programa bat da, eta trasladatzen duen ereduagatik, hobe genuke post oso bat eskaintzea.
Goazen telesailak hainbat pertsonai ditu. Guztiak biltzen dira udaleku batzuetan, eta horien zuzendaria apaiza bat da. Pertsonai bakoitzak estereotipo bat ordezkatzen du; oso estereotipo tradizionalak eta ertsiak. Esate baterako:
Julen: fisikoki genero errola betetzen du: maskulinitate tradizionala markatzen duen estetika du (altua, aurpegi atsegina, gogor itxura…). Neskekin “lorez lore” ibiltzea gustatzen zaio. Arrakasta du.
Nikole: Emakume gaiztoa eta erakargarriaren ohiko rola betetzen du. Bere ezaugarritzearen arabera “oso berekoia da: lehenengo bera eta gero ere bera. Baina oso neska bizkorra da eta, komeni zaionean, tuntunarena edo zintzoarena egiten oso iaioa da”
Lore: fisikoki potolotxoa. Eta beraz, bere deskribapenean, hauxe agertzen da: “ez da oso neska bizkorra”
Jontxu: Fisikoki, txikia eta betaurrekoduna, ez du betetzen ideal maskulinoa. Beraz, bere deskribapenean, hauxe agertzen da: “Oso lotsatia eta beldurti”
Jakina, pertsonai hauen artean ezartzen diren harremanak maitasun erromantikoaren irizpideetan daude oinarrituta, heterosexualak eta heteronormatiboak dira, eta homosexualitatea agertzen bada, inoiz ez da eredu ideala ordezkatzen duten protagonisten artean ematen, aldiz, rol barregarri edo bigarren mailakoak dutenen artean ematen da.
Baina, arriskutsuena, zera da: pertsonai hauen arrakasta probestuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak genero biolentziaren kontrako kanpaina baten protagonista bihurtu zituela. Horrela, maitasun erromantikoa eta genero rol tradizionalak, hau da, genero biolentzia sostengatzen duten bi oinarri, telesail horren bitartez trasmititzen ari zirenak biolentzia mota horren kontrako kanpainia ere sostengatzen zuten. Horren ondorioa argia da: mezu batek bestea desagerrarazten du.
Nire ustez, hezkuntza arduradunek horrelako mezu eta irudien trasmisioei aurre egiteko erantzunkizuna dute. Modu ezberdinak egon daitezke horretarako, baina lehenik eta behin, beharrezkoa da irakaslegoa bere ikasleek zer motatako ikus-entzunekoak kontsumitzen dituzten jakitea eta eguneratua egotea. Horrela, beharrezkoa da mezu alternatiboak eskeintzea eta horien inguruko hausnarketa egitea. Galderak probokatzea eta erantzunak bilatzen laguntzea. Izpiritu kritikoa landu beharko da, eta ikasleei erakutsi estereotipoak nola irakurri behar diren eta zer nolako ondorioak dituzten.
Halere, telebistak ez ditu beti eredu okerrak trasmititzen. Hona hemen "La bola de cristal" telesailaren kapitulo bat. Saio honetan, rol maskulinoa eta femeninoa auzitan jartzen ziren eta dagozkien estereotipoak apurtzen ziren bere pertsonai nagusietan (la bruja averia edo electroduendes-ek ez zuten maskulinitatea eta feminitatearen irudikapenak betetzen)
Ikusi dugun moduan, emakumeen errepresentazioari beste adar batzuetatik heldu ahal zaio , hurrengo mapa mentalean ikus dezakegun moduan.
Azkenik aipatzea, aurreko urteko ekarpenen artean hauxe aukeratu dudala, batez ere, hainbat lotura eta errekurtso eskaintzen dituelako.
#Sandra #Errepresentazioa eta denboraren erabilera
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina