2018/01/14

Errepresentatzen ez dena, ez da


Lekurik, espaziorik, hitzik eta pasarterik ez duenak, ez du gure jendartean ezelako presentziarik. Eta hori, gaur egun, eskoletan, kaleetan, telebistetan zein lagunarteetan ere puri purian dagoen fenomenoa da. Ezin ukatu beraz. 

Sare sozialek eta espazio birtualek duten garrantziari ere aipamen berezia egiten zaio bloke honetan gogoetan, eta ez da gutxiagorako. Aipatzekoa da horren harira artikuluan interneterako adostutako 15 printzipio feministen bilduma. Baina ez dira gogoeta bakarrak. Kontzeptuen mapa honek laburbil dezake orriotan irakurritakoa:


Maitek egindako iazko postak arreta deitu dit espazioen antolaketari dagokionez eskoletarako hainbat proposamen berritzaile eta interesgarri txertatu dituelako. Iruditan argiago azaltzen da gainera, eta ez hori bakarrik, eskola komunitate gisa aipagai dituen erronkak ezinbestekoak iruditu baitzaizkit.



Sentsibilizaziorako bideo eta artikulu ugari topa ditzakegu sarean. Arakatzen ibili ostean blog hauxe topatu dut arkitektura etahezkuntzaren inguruan hausnartzen duena. Bistadizo bat emateko modukoa, bai horixe!

Txosten eta dokumentuen artean Eskoletako kanpo espazioak eta hezkidetza dute hizketagai lotura honetan. Miren Vives eta Patxi Galarragaren aburuz, "garai batetan haurren jolastoki nagusia kalea zen, hura zen jolasaren oinarrizko eskenatokia eta bertan ematen ziren errealitatea esploratzeko aukera eta bideak. Gaur egun jolaserako kanpo espazioaren erabileran kaleak lehen zuen pisua galdu du eta haren lekua ikastetxeetako jolastokiak hartu du kasu askotan". Hori dela eta proposatzen dute eremu honetan era kontzientean esku hartu beharra.

Bestetik, Argia aldizkarian maiz azaltzen dira gogoeta sakonetarako bide ematen duten idatzi eta zutabeak. Horietatik, esaterako, eskola kirola eta genero berdintasunaren inguruko hauxe interesgarria iruditu zait lerrootara ekartzeko. 

Ez hori bakarrik, Mikel Idiakezek bere blogean galdera hauek ere planteatu baititu jolas garaiaren kontura: Nahikoa al da ordu erdi egunean? Eta batez ere, nahikoa al da jolastokia birpentsatzea, jolasorduaren kontzeptua bera birplanteatu gabe?

Hots, beste hainbat erronkaren artean, nire ustez, Hezkuntza Sistemaren erantzukizuna da:
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
  • Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.
  • Hezkuntza eremuan izaten dugun denbora erabilera egokiagoa egitea.
  • Hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen denean, birdefinitzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina