Gauza jakina da, historian zehar eta baita gaur egunean ere (neurri txikiago batean bada ere), emakumeen presentzia bigarren
plano batean uzteko ohitura handiko dagoela gure inguruan. Honek, emakumeen
gutxiagotasuna sustatzen du; gizarteko partaide diren gizonezkoak duten
botereaz jabe eginez eta emakumeei hori horrela dela sinetsaraziz.
Gaur egunean, ordea, emakumeak bidegabekeria honetaz
konturatuta, lan mordoa egiten ari dira baldintza horiek aldatu eta partaidetza
parekide baten alde. Emakumeen ahotsak geroz eta gehiago entzuten dira, baina
ez da nahikoa. Oraindik ere lan handia dago egiteko gai honen inguruan.
Helburu
hori lortu ahal izateko, emakume eta gizon guztiak ideia honen
kontziente izan behar dute, emakumeak ere gizartearen parte direla konturatu
behar dute. Horretaz gain, txikitatik haurrak gizarte parekide baten baitan
heztea ezinbestekoa da, berdintasunezko ideiak helaraziz eta parekidetasun
horren aldeko apustua eginez.
Bestalde, neure inguruan partaidetzaren
inguruan behatzen egon ostean, Olatz Ucinekin guztiz ados nagoela esango nuke.
Argi eta gabi ikus daiteke haur txikienetan ematen den partaidetza horrek ez
duela generoa kontutan hartzen. Umeak oraindik ere ez dira gai gizartean ematen
diren ideia horiek modu egoki batean barneratzeko eta horregatik, generoaren
inguruko desberdintasunak alde batera uzten dituzte.
Handitzen
garen heinean, ordea, gure inguruan gailentzen den pentsamenduek harrapatzen
gaituzte. Honek, gizonezkoei mesede handia egiten die, beraiek baitira gizarte
patriarkatu honen ardatz. Emakumezkoen kasuan, ordea, atzera pausu bat
suposatzen du; genero femeninoa izateagatik uzkurtuak egotera behartuta ikusten
baikara.
Iazko posten artean, Bego Mantxekak
eginiko hau benetan gomendagarria iruditu zaidala aipatu nahiko nuke.
Bertan, gai honen inguruko kanpo esteka ugari bildu ditu, oso erabilgarriak
suerta daitezkeenak.
Amaitzeko, inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen baliabide
gisa, honako proposamen didaktiko hau eskuragarri uzten dizuet. Bertan
dioenez, “proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea
aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz
gozatzeko” helburua du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina