Irakasleok
ikasle aktiboen alde egiten dugu, hainbat urte egon den pasibotasuna zalatuz
eta gure ikasleei euren garapen prozesuan parte aktibo izatera bultzatuz. Hori
lortzeko, ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragilea izan behar
badu, eraginkortasun hori partaidetza aktibotik pasatzen da. Hau da, ikaslea
bere ikasketa prozesuan aktiboa izatea nahi badugu, partaidetza sustatu beharra
daukagu.
Baina, zer
da partaidetza? Parte
hartuz elkarteak horrela definitzen du: "pertsonen komunitate bat
antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da eta, berorren bidez, eragile-edo
subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektiko horren
etorkizunari begira".
Oso
garrantzitsua da jakitea partehartzea
garatu daitekeen ahalmena dela jakitea. Inguruarekin inplikatzeko modu bat da, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat. Erabakiak hartu
eta aurrera eramateko konpromisoa daude bere baitan. Jarrera bat eskatzen du. Indibiduala edo kolektiboa izan
daiteke. Kolektiboan gure bizitzan eragiten duten aspektuen inguruan modu
aktiboan dihardutea behar da, guztion artean errealitate sozial bat eraikiz.
Horrela, erlazio berriak emango dira, identitate berriak eta horrela gure eta
besteon ikuspuntuak aberastuko ditugu. Beraz, partaidetza lan tresna bat ere bada.
Gurekin
bada, izango da proposamen didaktikoak partaidetza eraldatzailea dela esaten du,
"parte hartzen horren bidez kontzientziak esnarazi nahi direlako eta
protagonistak (gure umeak!) aktibatu eta egoerak eta botere-harremanak aldatu
nahi direlako. Parte hartzea hezitzailea da, berdintasuna sustatzen du
(irakaslearen lana oso garrantzitsua da arlo honetan), partehartzea sortzailea
da, berritu egiten duelako, bila ibilarazten gaituelako".
1995.urtean, jada, emakumeen partaidetza aldarrikatu zen Emakumearen
Munduko Laugarren Konferentzian. Bertan, "berdintasuna, garapena eta bakea
lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza
eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru
guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere"
azaltzen da.
Euskal Autonomia
Erkidegoan, Gernikako
Estatutuak zera
dio: "Euskal botere publikoek, beroriei dagozkien alorretan (...), Euskal
Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretako bizitzan hiritar
guztien parte- hartzea erraztuko dute". Beste alde batetik, haurrek eta
nerabeek beren hezkuntza-prozesuan eta ikasleen elkarteetan parte har dezaten
bultzatu beharra dagoela ere zehazten da Haur
eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programaren barruan.
Equipo Claves (1994) taldearen proposamenetan, hiru jardueraz
hitz egin dezakegu partaidetza posiblea izatea nahi badugu:
* Parte hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta
gaitasuna izatea. Nola egin jakin behar dugu. Gaia prestatu, entzuteko eta
komunikatzeko gaitasunak, arauak eta antolamenduarekin lotutako aldaketak
ezagutzea ezinbestekoak dira parte hartzen jakiteko.
* Parte hartu ahal izatea: Mekanismo eta aukera
errealak egon behar dira, uneak erraztu eta sustatu behar dira.
* Parte hartu nahi izatea: motibazioa,
gogoa, ilusioa, beharra, zergatiak euki behar ditugu. Zerikua du pertsona
bakoitzaren interesekin eta gizartearekin konpartitzen dituenekin.
Hona hemen
partaidetza parekidea aldarrikatzeko egin
dudan LELOA:
Partaidetza
eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu baina praktikan jartzeko
orduan zailtasunak egoten dira. Neskek hezkuntza-esparruetan partaidetzarako
izan ditzaketen arazo batzuk hauexek dira:
-
Eremu
publiko eta pribatuaren arteko bereizketa handia dago.
-
Materialetan,
edukietan, antolakuntzan, erantzunkizunen banaketan emakumeen presentzia ez
bermatzea.
-
Esparru
publikoetan emakume- ereduen falta dago.
-
Emakumearen
rolaren aldaketak sortutako ondorioei beldurra dago.
-
Erakundeen
egitura hierarkikoa.
-
Nesken
interesekoa izan daitezkeen gaiak ez dira kontuan hartzen.
-
Hizkuntzaren
erabilera sexista.
-
Komunikabideetan
egiten den emakumearen irudien erabilera.
Baina, zer egin
dezakegu gaur egungo egoera aldatzeko eta emakumeen partehartzea bermatzeko?Bestelako partaidetza bat eraiki
behar da, ZELAN?
· Berdintasunean oinarritutako
harremanak sustatuz.
· Genero – bazterkeriarik ez egonez.
· Antolamendu horizontala eraikiz.
· Taldeak osatzerakoan kuotak erabiliz.
· Zereginen banaketan sexu- genero
estereotipoak apurtuz.
· Nesken interesak ere kontutan hartuz.
· Eremu ezberdinetako emakumeen
erreferentzia eta ereduak izanez.
· Komunikazioan estilo femeninoak ere
erabiliz.
· Denboraren eta espazioaren erabiliera
parekidea sustatuz.
· Aske eta gune seguruan sentiarazteko
baldintzak jarriz.
· Prestakuntza jasoz.
Albiste
honetan irakurri dezakegunez, “Hainbat
erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan
emakumeen partaidetza bultzatzeko”. Nahitaezkoa iruditzen zait
horrelako aurrerakuntzak egotea, betiere ere paperean bakarrik geratzen ez
badira.
Aurreko edizioetako ikastarokideek
egindako postetatik,
Bego Mentxakaren hau
aukeratu dut, adibide ugari, azalpen zehatzak eta material gehigarria
eskaintzen duelako.
Nire inguruan partaidetzaren inguruan
behatutakoan, urte
honetan izan diren “Globos de Oro” horretan gertatutakoa aipatzea interesgarria
dela iruditu zait. Alde batetik, Oprah Winfreyk egindako hizketaldia
oso interesgarria, ausarta eta esanguratsua iruditu zait.
Beste alde
batetik, Natalie Portmanek egindako zalaketa
oso garrantzitsua iruditu zait. Beste behin argi geratzen da gizonezkoek aukera
gehiago dituztela saridun ateratzeko.
Azkenik,
inguru hezitzailean erabiltzeko oso erabilgarria iruditzen zait “Haur
eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa”. Ikastola eta eremu
hezitzaile guztietan irakurri eta aurrera eraman beharreko plana iruditzen
zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina