
Hala, emakumeen partaidetza sozio-politikoa lortzeko Laura
Gómez-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko Zuzendariak, Emakumeen
partaidetza sozio-politikoa bideoan dioenez, "Beharrezkoa
da instituzioak herritarrei irekitzea arlo publikoko erabaki guneetatik urrun
baztertuak izan baikara". Emakumeon parte hartze politikoa bultzatzea
oso garrantzitsua da Mireia Espiazuk, EUDELeko berdintasun teknikariak, dioen
bezala: "Partaidetza bultzatzeak ahalduntze prozesuen oinarriak
sustatzen baititu". Gainera, berdintasunerako politiketan eragina
eduki ahalko dugu, Cristina Almeida-k, abokatu feminstak, Participar
es decidir bideoan dioen lez, "politikak emakumea aldatzen du baina
emakume askok parte hartuz gero, politika aldatuko dugu".
Nire errealitatean antzekoa gertatzen da bai arlo pribatuan zein
publikoan. Hori dela eta, interesgarria litzateke zenbait neurri hartzea, esate
baterako:
- Ikasleak parte hartzen
irakastea.
- Ikasleei parte hartzeko
aukerak ematea beren interesetatik abiatuz.
- Parte ahal izateko
bitartekoak eta baliabideak lantze.
- Komunikazioan estilo “femeninoak”
ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea, denok hitz egiteko aukera
izanik.
- Ikasleak parte hartzera
motibatzea.
- Parte hartzeko espazioa eta
denbora era egokian kudeatzea.
- Rol banaketan genero eta
sexu-estereotipoak apurtzea.
- Gatazkak era integralagoan
tratatzea.
- Ordezkarien hautaketarako,
elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura
“femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
- Bestelako lidergoa
bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea
baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen
jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den
bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea,
proiektua bizitzea.
- Batzordeak, taldeak osatzerakoan,
kuotak erabiltzea.
- Eremu ezberdinetako
emakumeen erreferentzia eta ereduak izatez.
- Adina, sexua, generoa,
etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
- Batzarretan eta bileretan
arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak
gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak,
komentarioak, emakumeak ikusezin bihurtzea...) eta aktak jasotzea.
- Partaidetza ez dela egoera
estatikoa, prozesua baizik kontuan hartzea.
- Taldearen pertenentzia
sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
- Helburuak eta interesak
partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
- Egon daitezkeen inplikazio
eta konpromiso maila ezberdinak zehaztez eta agerian uztea.
- Aske eta gune seguruan
sentiarazteko baldintzak jartzea.
- Emakumeek ere
errentagarritasunaren pertzepzioa izan behar dute.
- Zereginetarako prestakuntza
izatea.
Aurreko lanei
dagokionez, oso interesgarria Olatz C-ek burututako infografia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina