Emakumeen parte-hartzea dela eta, hainbat hausnarketa burutu ditut aste honetan zehar. Hona hemen egin dudan laburpentxoa.
Hona hemen
leloa ulertzeko azalpentxoa. Leloak atzean hiru adiera ditu.
Gunean: Emakumeok ere
tokia behar dugulako adierazpenak egiteko
Gurean: Gure gunea
behar dugulako, emakumeon guneak sortu behar ditugu indarra geuk hartzeko. Edo
eta gizonezkoen gune gisa ulertzen ditugunak ere gure sentitu eta bizi behar
ditugulako.
Gu (e)re han: Guk ere
gunean egon behar dugulako, gu ere gunean izango garelako.
Ihazko postak
behatuz, berriz, bi posten artean hautatu ezinda geratu naiz. Beraz, bihar
jarri ditut zuen eskura. Leire Garrorenposta aukeratu dut alde batetik,
hezkuntzarako baliabide asnitzak eta baliagarriak eskaintzen dituelako.
Bestalde, Maite Antxustegira posta
ere osoa iruditu zait. Neu dantzaria izanik, ia astero kritikatzen dudan gaia
da dantzaren eta emakumearen arteko gatazka, eta berak ere hauxe du hizpide
bere postean.
Maiteren dantzarako gatazkaren bideari jarraituz sartuko naiz nire
inguruan behatu ditudan aspektu interesgarrietan. Euskal dantzan, gizonen eta
emakumezkoen dantzak daude: gizonak
gerlariak errepresentatu ohi dituzte, indarraren adierazle; emakumeen dantzan
ogibideen adierazpenak izan ohi dira, hala nola, sare jostunak, sagar
biltzaileak etab. Duela urte gutxi hasi dira emakumeak gizonen dantzak ikasten.
Nire dantza taldean ere hasi ginen duela lauzpabos urte gizonen dantzak
ikasten, baina ihazko urtera arte ez genituen jendearen aurrean dantzatu.
Aurrerapen handia izan da guretzat, bai horixe! Dena den, oraindik ere,
entzuten dugu ezin izango dugula gizonezkoek bezain ongi edo dotore dantzatu.
Biologikoki giza gorputz biak ezberdinak direla jakina da, gizonezkoek izan
dezaketen indar maximoa eta emakumeek izan dezaketena ez dira berdinak izango,
ohartzen gara. Baina, kontu bat da hori horrela izatea, eta bestea, hori
aurpegiratzea. Dena den, orain ez nator hori eztabaidatzera. Emakumeok gizonen
dantzetan sartu garela aipatu dut bai, baina gizonak oraindik ez dira emakumeok
errepresentatzera heldu. Pena. Hau ote berdintasuna? Aurrera goazela pentsatu
izan dut sarri, baina zihur al gaude hau berdintasuna lortzeko bidean egin den
urratsa dela. Ez ote bada, euskal dantzetan mutilen gabeziari buelta emateko
aurkitu dugun bidea? Bakoitzak hausnartu dezala eta atera ditzala bere teoriak.
Emakumeok bizi
dugun errealitateari buelta emateko indarrra sortzeko, baliabide onena ereduak
erakustea da. Hezkuntzako baliabide egokiena ere horixe dela uste dut, lehenik ereduak
erakustea (interes horiek ere berena egin ditzaketela ikusteko), eta bigarrenik
guneak eskaintzea.
Dantzaren
kasuan, irakasleei eta ikasleei egungo ereduak erakustea litzateke bidea. Hona hemen Oier Arabaolazak idatziriko “Emakumeakeuskal dantza erritualetan:gertatzen ari dena” artikulua.
(Deba 1967, San Roke eguna)
Dantzaren
arloaz gain ere berdina egin beharko litzateke. Nesken interesak azaleratu
behar dira, euren buruen interesak ezagutzea ere ereduak erakustearekin batera
doala uste dut. Haur nintzelarik inguruan futbolerako eta saski baloirako bidea
erraz irakatsi ziguten. Eskupilotarako bidea ere bazegoen, baina adin batetik
aurrera eten egiten zen emakumeek pilotan jarraitzeko aukera. Nik patinak
gustuko nituen, baina inon ez zitzaigun horretarako gunerik eskaintzen. Kick
boxinga ere gogoko nuen, baina ez zegoen gunerik ez eredurik. 16 bat urterekin
hasi nintzen neure gogoko aisialdirako bideak nire kabuz aurkitzen. Adin
horretan ahaldunago bilakatu nintzen eta horrek eman zidan gogoa eta indarra
neure nahiei ekiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina