2018/01/21

Partaidetza parekidea


partaidetza bilaketarekin bat datozen irudiak


Aste honetako irakurgaian irakurritako partaidetzaren inguruko definizioa izugarri gustatu zait:
“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez,
eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren
etorkizunari begira”

Hala ere, benetako partaidetza eraikitzeko genero-analisia kontuan izan behar dela ez dut
zalantzarik, horrela soilik lortuko baitugu partaidetza parekidea.

Hona emen partaidetza parekide aldarrikatzeko nire leloa:


Aurreko posten artean, Maite A. S. hautatu dut bi arrazoi nagusi hauengatik; batetik, berak egin duen akrostikoa asko gustatu zait, eta oso adierazgarria da; bestetik, berak pinatu bideoa ere oso egokia izan daiteke ikasleei ohiturak eraldatzea posible dela eta horretan lan egitea (edo parte-hartzea) posible dutela erakusteko.

Ni ingurua aztertuta, partaidetzaren inguruko aspektu interesgarrien artean, emakumeek duten
zailtasun edo mugak aztertu ditut, eta ikasleen partaidetza parekidea bermatzeko gako hauek kontuan
izatea ezinbesteko da, nire aburuz:

- Emakumeen motibazioa indartzea
- Parte-hartzen irakastea
- Parte hartzeko aukera gehiago ematea
- Erreferente egokia ikustaraztea, egungo estereotipoetatik aldetzen direnak hain zuzen.


Inguru hezitzailean erabilgarri izan daitezke baliabide ugari daude, eta horietako bat izan
daiteke tutoretza saio batean hurrengo bideoa ipintzea eta horren inguruko hausnarketa egitea:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina